Militar turkiarrek torturatu eta ustez helikopterotik bota zuten nekazari kurduetako bat hil da


2020ko irailaren 30ean - 14:26
Servet Turgut artxiboko argazki batean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ipar Kurdistan edo Turkiaren menpeko Kurdistanen, irailaren 11n Van probintziako Çatak herrian egindako operazio militarrean atxilotu zituzten 50 urteko Osman Şiban eta 55eko Servet Turgut, biak baserritarrak. Şiban zortzi seme-alabaren aita da, eta Turgut zazpirena zen.

Mesopotamia berri agentziak zabaldu du Osman Şiban-en anaia eta atxiloketen lekuko izan zen Cengiz Şibanen testigantza. Soldaduek Servet Turgut atxilotu zuten lurra lantzen ari zen bitartean, eta bere anaia Osman Şiban berarekin tea hartzen ari zen une horretan. Biak bortxaz helikopteroan sartu eta eraman egin zituzten.

Beren senideek bi egunez ez zituzten inondik inora topatzen, azkenean, Van hiriko Zaintza Berezietako Unitatean zeudela jakin zuten arte. Servet Turgut hil ala bizi zegoen eta Osman Şibanen osasun-egoerak pixkana hobera egin du.

Bigarren pertsona honen begiak odolez eta hematomaz beterik daude oraino. Torturatu egin zituztela salatu du, baina memoria galerak ditu. Rojinfo webgunean bi baserritar hauen egoeraren jarraipena egiten aritu dira frantsesez, eta bertan kontatu dute gerora jakin dela irailaren 11n bertan, atxiloketen egunean, bi atxilotuak sakabanatu eta Şiban ospitale pribatu batera eraman zutela militarrek. Bertan egindako osasun-txostenean jasota geratu da ondorengoa:  "Paziente anonimo bat ekarri dute, altuera handi batetik erori ostean. Pazientea entubatua izan da". Horrez gain, txostenak dio begietan hematomak zituela, eta burua, lepoa eta aurpegia puztuta traumatismoagatik. Biktimak odola botaka egin zuela ere jaso zuten, eta azkenean Van-eko ospitalera eraman behar izan zutela, zaintza behar intentsiboetara.

Osman Şiban zaurituta dago.

Turgut 20 egunez hil ala bizi egon da ospitalean, eta azkenean, irailaren 30ean hil da.

Turkiako gobernuak ukatu egin du torturatu eta helikopterotik bota zituztenik, eta adierazi du Şiban eta Turgut atxilotu aurretik ere osasun egoera txarrean zeudela. Aurretik aipatu dugun Osman-en anaia Cengiz Şiban-ek gogor egin die aurre adierazpen horiei, esanaz, bere anaia eta Turgut osasun egoera onean zeudela pistolak buruan helikopteroan sartu zituztenean.

Helikopteroetatik jaurtiak

"Gobernuak boterea zapalkuntzaren bidez soilik eutsi dezake. Horrela guztiok belaunikarazi nahi gintuzkete. Baina ez gara makurtuko, ez gara krudeltasunaren aurrean sekula makurtuko. Politikoki eta legalki aurre egingo diegu, jakin bezate gobernari jaunak eta gobernuak. Argi eta garbi esango dut: ez gara gobernuari errukia edo ulerkortasuna eskatzen ari. Gizarte osoa jarriko dugu zutik herritarrei ile bakar bat ere ez diotela ukituko ziurtatzeko", adierazi du medikua ere baden HDP alderdiko diputatu Saruhan Oluç-ek.

"Kurduak basakeriaz tratatzen dituzten era guztietako polizia eta militarrak saritu egiten dituzte Turkian. Herrialde honetan kurduok eskubiderik ez bagenu bezala jokatzen dute ; kurduok herritar ez bagina bezala. Prentsaurreko hau egitea ere debekatu nahi izan digute. Kazetariak bertan egotea debekatuta dute, gure ordezkarietako bakarrak graba dezake. Zergatik? Gobernua erabateko despota bilakatu delako", salatu du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
PKK-k armen suntsiketa irudikatu du, eta Erdoganek iragarri du legebiltzarrean batzorde bat osatuko dela prozesua jarraitzeko

Bere buruzagi historiko Abdullah Öcalenek joan den astean Turkiako Imraliko espetxetik eskatutakoari men eginez, PKK Kurdistango Langileen Alderdiak ekin dio armagabetzeari. Ostiralean egin dute ekitaldia, Iraken menpeko Kurdistango Sulaimaniya hirian, eta 30 gerrilari... [+]


2025-07-10 | ARGIA
PKKren borroka armatuaren garaia amaitu dela berretsi du Öcalanek bideo batean

Abdulllah Öcalan PKK-ko buruak berriz ere eskatu du armak uzteko, Imrali espetxe barruan egindako bideo batean. Gerrillaren "oinarrizko" helburua egintzat eman du, eta ziurtatu du Turkia prest dela herri kurdua aitortzeko.


Mizgin Ronak
“Turkierak hautsi zuen nire pertsona”

Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]


PKK-k desegin eta borroka armatua utziko duela iragarri du, lau hamarkadako bidearen ostean

Antolakunde armatu kurduak bere 12. kongresuan hartu du erabakia, Abdullah Öcalan buruzagi historikoak otsailean eginiko eskaerari jarraituta. 1984an abiatu zuen PKK-k Turkiaren aurkako borroka armatua, eta Nazio Batuen Erakundearen arabera 45.000 hildako inguru eragin ditu... [+]


2025-03-19 | Karlos Zurutuza
Atzoko mamuak eta etorkizunetik datorren gutuna

Lurrikara geopolitiko bat astintzen ari da Ekialde Hurbileko mapa. Anabasaren erdian, Abdullah Öcalanen bakerako azken deiak mahai gainean jarri du eskualdeko gatazka armatu zaharrena. Ez, aurrekariek ez diote bide ematen itxaropenari, eta historiaren trena inoiz baino... [+]


Kurduen SDF Siriako estatu instituzio bilakatzeko hitzarmena sinatu dute gobernuarekin

SDF kurduek gidatutako koalizioak eta Siriako Gobernuak su-etena adostu dute. SDFk Siria ekialdeko eta ipar-ekialdeko eremu zabala kontrolatzen du egun, eta hitzarmenak jaso duenez, gobernuaren esku geratuko da orain.


PKK-k su-etena deklaratu du, buruzagiaren agindua onartuta

Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.


PKKri borroka armatua amaitzeko eskatu dio Öçalan buruzagi kurduak

Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


2024-11-27 | Julene Flamarique
Espetxe zigorra ezarri dio Turkiak Beritan Canözer kazetari kurdu feministari

Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]


2024-11-13 | Julene Flamarique
Iranen heriotza-zigorra jaso duen Pakhshan Azizi feminista kurduaren espetxekideek justizia eskatu dute

2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]


2024-10-31 | Justus Johannsen
ANALISIA
Öcalan gabe ez dago konponbiderik Turkiaren eta PKKren artean

Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]


2024-10-21 | Justus Johannsen
Beste bi kazetari kurduren hilketa
Turkiaren zapatako harri koxkorra

Bi kazetari, Hêro Bahadîn eta Gulistan Tara, eta haien txofer zihoan Rêbîn Bekir lankidea, Hewraman eskualde kurduan dokumental bat egitera zihoazen. Beren autoa misil batek jo zuen. Bekir zorteduna izan zen, autoa sutan lehertu baino lehen, inpaktuak... [+]


Sebahat Tuncel
“Ohikoa bihurtu da politikari kurduak espetxeratzea”

Sebahat Tuncel Kurdistango politikaria da, Turkiaren menpeko lurretan. Hainbatetan egon da kartzelan kurduen askapen mugimenduaren parte izateagatik, eta Turkiako Parlamenturako diputatu gisa hautatu zuten lehen presoa izan zen, 2007an. 2016an espetxeratu zuten azkenengoz eta... [+]


2024-07-22 | Justus Johannsen
ANALISIA
Turkia Irakeko Kurdistan konkistatzen ari da, PKKren aurkako borrokan

Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]


Eguneraketa berriak daude