Sohüta-Hokiko gazteen eskutik, hemen dira 2016ko Zuberoako maskaradak

  • Sohüta-Hokiko gazteek emango dituzte aurtengo maskaradak. Urtarrilean hasi eta apirilean amaitu, hamahiru agerraldi izango dira guztira.


2016ko urtarrilaren 08an - 13:30
2003ko sohütarren maskarada argazkian. Battitta Berrogain kerestu rolean aritu zen ordukoan (ezkerretik lehenbizikoa da). Aurten, bera izango da errejenta (argazkia: Dantzan.eus - CC-by-sa).

Dantzan.eus-ek plazaratu du aurtengo maskaraden egutegia. Sohütan izango da lehen emanaldia urtarrilaren 10ean eta azkena berriz, apirilaren 10ean Hokin. Bi emanaldi horien artean, ohikoa denez, Zuberoako beste hainbat herritan izango dira.

Hamahiru urte pasa dira Sohüta-Hokiko gazteek azken aldiz maskarada antolatu zutenetik. Battitta Berrogain ari da errejenta lanetan eta Julie Ahaspe berriz aitzindarien dantza irakasle.

2016ko maskaradak

- Urtarrilak 10, igandea: Sohüta

- Urtarrilak 17, igandea: Ezpeize

- Urtarrilak 24, igandea: Muskildi

- Urtarrilak 31, igandea: Iruri

- Otsailak 07, igandea: Maule-Lextarre

- Otsailak 14, igandea: Urdiñarbe

- Otsailak 28, igandea: Arrokiaga

- Martxoak 06, igandea: Mitikile

- Martxoak 13, igandea: Idauze

- Martxoak 20, igandea: Santa Grazi 

- Martxoak 27, igandea: Barkoxe

- Apirilak 03, igandea: Aloze

- Apirilak 10, igandea: Hoki


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maskarada
2023-12-01 | Euskal Irratiak
Maskarada bueltan da Pagolan ehun urteren ondotik

Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.


2023-01-19 | Lide Iraola
Ez da buhamerik izango maskaradetan aurrerantzean, arrazakerian oinarrituta zegoelako

Hasi dira maskaradak Zuberoan, urteroko tradizioari jarraiki. Alabaina, tradizioak aldatu daitezkeela erakutsi dute aurten Maulen: lehen aldiz, ez da buhamerik izango. Pertsonaia horiek ijitoak ziren, eta estereotipoetatik eta arrazakeriaz antzezten zirela salatu izan dute... [+]


2022-12-16 | dantzan.eus
Zuberoako Maskaradak 2023 egutegia

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira hamabost emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude