Zuberoako Maskaradak 2023 egutegia

  • Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira hamabost emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen eta azken saioak etxean izango dira, aurten, Maulen.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko abenduaren 16an - 11:10
Mauleko maskaradak. / Argazkia: Iñaki Zugasti, Dantzan.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Maskaradak 2023 Egutegia

Urtarrilak 15, igandea: Maule-Lextarre (Lextarreko plazan)

Urtarrilak 22, igandea: Atharratze

Urtarrilak 29, igandea: Pagola

Otsailak 5, igande: Mendikota

Otsailak 11, larunbata: Gamere

Otsailak 19, igandea: Ürrüstoi

Otsailak 25, larunbata: Altzürükü

Martxoak 4, larunbata: Muskildi

Martxoak 11, larunbata: Idauze Mendi

Martxoak 19, igande: Zalgize

Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe

Apirilak 2, igandea: Larraine

Apirilak 9, igandea: Barkoxe

Apirilak 16, igandea: Sohüta (Hokin)

Apirilak 22, larunbata: Maule-Lextarre (Maule gaineko arrabotüan)

Maskaradak inauteriak izanik asko du inprobisaziotik, beraz, ordutegiak egunaren arabera izaten dira, bertaratu aurretik ezin jakin ezer segururik. Ohikoena lehen barrikada 09:00-10:00 bitarte hastea izaten da, baina lasai, ordu horretarako ez bazarete iristen goizean zehar beste hiru edo lau bat egiten dituzte herriko hainbat auzunetan. Emanaldi nagusia edo ofizioak, berriz, bazkal ondorenean hasten dira; herriko plazan edo frontoian normalki, eta aterpe, karpa edo biltegiren batean eguraldi txarra badago. Arizaleen mahai buelta zenbat luzatzen den, horren araberakoa izaten da saioa hasteko ordua. Normalki, 15:00-16:00 bueltan, eta hiru bat ordura luzatu ohi da arratsaldeko emanaldia.

Maskaradetara joan aurretik ez ahaztu irakurtzea:

Manexaren gida: 10 gomendio Maskaradetan ez galtzeko

Zuberoako maskaradak urtez urte


Maskarada kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...