Maskaradak emango dituzte Barkoxeko gazteek uda honetan

  • Neguko festak, inauteriak dira maskaradak, baina pandemiak ez du hauek ospatzeko aukerarik eman azken neguan, beraz, udan emango dituzte aurten Barkoxeko gazteek, uztailaren 31n hasita.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko uztailaren 13a - 08:25
Maskarada Barkoxen, 2009an. Argazkia: IƱaki Zugasti, Wikipedia.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2020ko urrian iragarri zuten, baldintzak betetzen baziren, Barkoxeko eta Atharratze-Alozeko herritarrek antolatuko zituztela 2021eko maskaradak. Aurtengoan asmoa zen bi maskarada prestatzekoa, herri bakoitzak berea. COVID-19a dela-eta ohiko inauterietako datetan ezin izan dira aurrera eraman, baina barkoxtarrek udan eta osasun neurrietara egokituta, maskaradak ospatzeko aukera ikusi dute. Horretarako, hogeita hamar bat laguneko taldea osatu dute.

Uztailaren 31n izango da lehen saioa Barkoxen bertan, eta aurreikusten dute abuztuan hainbat emanaldi egingo dituztela. Ximun Pinque barkoxtarrak eman du aurtengo udako maskaraden berri Xiberoko Botzan. Azaltzen du ez dituztela, neguan bezala, 12-15 maskarada saio antolatuko, gutxiago izango direla, eta oraindik egutegia guztiz finkatu gabe dutela.

Ez da lehen aldia Barkoxek udan ematen dituela maskaradak. 1979an bi maskarada izan ziren: negu garaian Altzürükük emanak eta udan Barkoxek. Izan ere, maskaradakarien taldea osatzeko errugbian ari ziren gazteen beharra izan zuten. Ohiko datetan txapelketa jokatzen ari ziren, eta, beraz, maskaradak jokatu ahal izan ez zituztenez, abuztura atzeratu zituzten urte hartako Barkoxeko maskaradak.

 


Maskarada kanaletik interesatuko zaizu...
2023-01-19 | Lide Iraola
Ez da buhamerik izango maskaradetan aurrerantzean, arrazakerian oinarrituta zegoelako

Hasi dira maskaradak Zuberoan, urteroko tradizioari jarraiki. Alabaina, tradizioak aldatu daitezkeela erakutsi dute aurten Maulen: lehen aldiz, ez da buhamerik izango. Pertsonaia horiek ijitoak ziren, eta estereotipoetatik eta arrazakeriaz antzezten zirela salatu izan dute... [+]


2022-12-16 | dantzan.eus
Zuberoako Maskaradak 2023 egutegia

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira hamabost emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen... [+]


2022-04-07 | dantzan.eus
Datozen urteetako maskaradak eta pastoralak noiz eta non?

Erabakita dute zuberotarrek datozen hamar urtetako pastoralak eta hiru urtetako maskaradak zein herrik emango dituzten, eta zerrenda luzatzen doa urtetik urtera. Hilabete honetan gehitu dira, adibidez, Lakarri-Altzaiko herritarrak. Martxoaren hasieran Xiberoko Boza Irratian... [+]


Eguneraketa berriak daude