Ez da buhamerik izango maskaradetan aurrerantzean, arrazakerian oinarrituta zegoelako

  • Hasi dira maskaradak Zuberoan, urteroko tradizioari jarraiki. Alabaina, tradizioak aldatu daitezkeela erakutsi dute aurten Maulen: lehen aldiz, ez da buhamerik izango. Pertsonaia horiek ijitoak ziren, eta estereotipoetatik eta arrazakeriaz antzezten zirela salatu izan dute hainbatek urte luzez. Nicole Lougarotek, adibidez, zera zioen 2018an ARGIAn: "Gaizki uzten nau maskaradetan buhameak nola agertzen diren ikusteak", adierazi zuen orduan.


2023ko urtarrilaren 19an - 16:46
Azken eguneraketa: 18:34
Mauleko herritarrek maskaradetan buhamorik ez egotea erabaki dute, arrazakerian oinarritzen zela eta. / Argazkia: Iñaki Zugasti (CC BY-SA 3.0)

2009an Bohemie liburua argitaratu zuen aferaren inguruan, besteak beste, eta ordutik hitzaldi ugari eman ditu. Maskaradetan islatu den arrazakeriari ezjakintasuna atzematen dio atzean, ijitoen historia ez ezagutzea. "Oraino ere, ohoin, mozkorzale, alfer gisa agertzen dira buhameak. Hori ez dut maite. Euskal Herriko historiari begiratzean, horrela erakutsiak izan ziren eta errepresio anitz bizi izan zuten horren zuzentzeko", azaldu zuen ARGIAri eskainitako elkarrizketan

Tradizioaren izena ikutu nahi ez direnak barkatzeko erabili ohi da: "Maskaraden lehen zatia buhameez trufatzeko da. Maskaradak betiere maskaradak ditukezu hori aldatuz gero ere". 

Gaiari eutsi eta maskaradei aldaketa egitea erabaki dute aurten Mauleko herritarrek. Aurten ez da buhamerik izango. Buhame Jaunaren ordez Herratu Jauna egongo da. Iparraldeko Hitza-k jaso duenez, Battitte Larroque izango da pertsonaia berria: "Buhameen rola, egiten zen bezala, orain herratuena da, hala bizi baitira. Denetan bidaiatu eta hona kontatzera heldu den jendea: lehen, buhameen bizia zen; orain, beste anitzena", azaldu dio hedabideari. 

Lehen maskarada urtarrilaren 15ean egin zuten Maulen, antolatzaileen herrian. Hurrengoa datorren igandean izango da, hilak 22, Atharratzen. Hemen apirilaren 22a bitarteko emanaldi guztiak: 

Urtarrilak 15, igandea: Maule-Lextarre (Lextarreko plazan)

Urtarrilak 22, igandea: Atharratze

Urtarrilak 29, igandea: Pagola

Otsailak 5, igande: Mendikota

Otsailak 11, larunbata: Gamere

Otsailak 19, igandea: Ürrüstoi

Otsailak 25, larunbata: Altzürükü

Martxoak 4, larunbata: Muskildi

Martxoak 11, larunbata: Idauze Mendi

Martxoak 19, igande: Zalgize

Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe

Apirilak 2, igandea: Larraine

Apirilak 9, igandea: Barkoxe

Apirilak 16, igandea: Sohüta (Hokin)

Apirilak 22, larunbata: Maule-Lextarre (Maule gaineko arrabotüan)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Maskarada
2023-12-01 | Euskal Irratiak
Maskarada bueltan da Pagolan ehun urteren ondotik

Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.


2022-12-16 | dantzan.eus
Zuberoako Maskaradak 2023 egutegia

Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira hamabost emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen... [+]


2022-04-07 | dantzan.eus
Datozen urteetako maskaradak eta pastoralak noiz eta non?

Erabakita dute zuberotarrek datozen hamar urtetako pastoralak eta hiru urtetako maskaradak zein herrik emango dituzten, eta zerrenda luzatzen doa urtetik urtera. Hilabete honetan gehitu dira, adibidez, Lakarri-Altzaiko herritarrak. Martxoaren hasieran Xiberoko Boza Irratian... [+]


Eguneraketa berriak daude