ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Edward Snowden: "Ez ginateke fidatu behar AEBetan egoitza duten multinazionalez"

  • Edward Snowden, AEBetako NSA agentziaren eta Britania Handiaren espioitza kasuak filtratu dituen CIAko langile ohia, herritarren gaineko kontrolaz eta aurre egiteko moduez mintzo da Dier Spiegelek plazaratutako elkarrizketan.

ARGIA
@argia

2013ko uztailaren 15a - 00:00
Azken eguneraketa:2015-02-26 13:37:33
"NSA eta alemaniarrak elkar harturik daude, mendebaldeko gainerako herrialdeak bezala".

Pasa den hilean, Edward Snowden CIAko langile ohiak AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA) eta Britainia Handiak Interneteko enpresa nagusien erabiltzaileen datu pribatuak kontrolatzen dituztela frogatzen duten dokumentuak zabaldu zituen.

Lehenago, maiatzean ziurrenik, Jacob Appelbaumek eta Laura Poitrasek elkarrizketa egin zioten, mezu elektroniko zifratuak erabilita. Der Spiegel egunkariak uztailaren 9an plazaratu zuen elkarrizketa (The New York Times Syndicate-k banaturik), eta pasarte batzuk euskaraturik jaso ditugu guk.

Zein da NSAren misioa?

AEBetatik kanpo gertatzen den oro ezagutzea. Erronka handia da.

Agintari alemaniarrek NSAren zaintza-sisteman parte hartzen al dute?

Bai, noski. NSA eta alemaniarrak elkar harturik daude, mendebaldeko gainerako herrialdeak bezala. Esaterako, bila ari garen norbait haien aireporturen batetik igaro behar denean abisua ematen diegu, eta haiek entregatu egiten digute. Agintari atzerritarrek ez digute eskatzen pertsona hori haien aireportura helduko dela nola jakin dugun justifikatzeko, eta alderantziz. Euren liderrak babestu nahi dituzte, nazioarteko pribatutasunaren urraketa oso larrien erakusgarri diren gertaerak ezagutzeak sor ditzakeen erreakzioen aurrean.

NSAk kolaboratzen al du Israel bezalako herrialdeekin?

Bai, uneoro. NSAk horretaz arduratzen den erakunde erraldoi bat dauka: FAD.

NSAk Stuxnet birusa [Iranen programa nuklearraren aurka erabili zen] sortzen lagundu al zuen?

NSAk eta Irsaelek sortu zuten.

NSAk eta haren mundu osoko kideek telefono deien, testu bidezko mezuen eta datuen informazioa pilatzen al dute?

Bai, baina biltzen duten informazioa biltze-gune indibidualen gaitasunaren araberakoa da. Zirkuitu batzuek banda zabalera handia dute, baina bilketa sistema nanoak. Atzerriko bilketa-guneentzat da arazoa batez ere, ez hainbeste AEBkoentzako. NSAk ez du potentzia, espazio eta PSC errefrigeratze mugarik.

Zenbat denboraz gordetzen dira pilatutako datuak?

Bilketa osoa egun gutxi batzuetan desagertzen da, bere tamainagatik, sakonago aztertu beharreko helburuen artean sartzen ez bada bederen.

Metadatuak ere [telefono deiak, IP helbideak eta konexio orduak, beste batzuen artean] desagertu egiten dira, baina ez hain azkar. NSAk metadatu guztiak betiko gorde ahal izatea nahi du.

Enpresa pribatuek laguntzen al diote NSAri?

Bai. Zaila da frogatzea.

Oro har, ez ginateke fidatu behar AEBetan egoitza duten multinazionalez. Tristea da, nahi izango balute, munduko zerbitzurik on eta fidagarrienak eskainiko lituzketelako. Hori errazteko, azaleratutako informazioa haien kontratuak berritzera behartzeko erabili beharko lituzkete askatasun zibilen aldeko erakundeek, zu ez espiatzera behartuko dituzte klausulak sar ditzaten. Enpresa bakarrak kooperatzea lortuko balute, nazioarteko komunikazioen segurtasuna betiko aldatuko luke horrek. Lortzen ez badute, enpresa bat sortzea plantea dezatela.

Ba al dago NSArekin kooperatzeari uko egiten dion enpresarik?

Bai, baina ez dut zerrendarik ezagutzen. Askoz gehiago izango lirateke kuntsumitzaileek kolabolatzaileak merkatuan zigortuko balituzte. Pentsamendu askatasunean sinesten duen ororentzat lehentasunezkoa izan beharko luke horrek.

Zein webgunetan nabigatzeari utzi beharko lioke pertsona batek NSAren helburua ez izateko?

Normalean, pertsona bat helburu izateko hautatzen dute bere Facebook kontuko edota e-postako edukiaren arabera, esaterako. Nik dakidala, zuzenean helburu izatera pasatzen diren bakarrak foro yihadistetan parte hartzen dutenak dira.

Zer gertatzen zaio helburutzat jotzen duten erabiltzaileari?

Kontrolatu egiten dute, besterik gabe.


Espioitza kanaletik interesatuko zaizu...
EHUko Errektoretzak "gaitzetsi" egin du ustezko espioitza eta salaketa jartzea aztertzen ari da

EHUko Errektoretzak komunikatu batean "ahalik eta irmotasunik handienarekin" gaitzetsi du unibertsitate-zentroko langileen ustezko espioitza kasua. Infolibrek ezagutarazi zuen Kitchen kasuaren barruan, EHUko langile bati buruzko informazioa pasa ziola unibertsitateko... [+]


Madrilen infiltratutako polizia baten kasua argitaratu du 'El Salto'-k

Madrilgo La Animosa zentro sozialean eta mugimendu ekologistetan hartu du parte poliziak. Azken hilabeteetan argitaratu duten infiltratutako polizien laugarren kasua da.


Mari Jose Beaumont
"Eskubidea dut jakiteko zer ikertu duten nitaz"

Martxoaren 2an eman zen argitara Espainiako Poliziak Mari Jose Beaumont zelatatu zuela 2015ean. Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilaria zen orduan, Uxue Barkosen gobernuan. Berrian eta Naizen adierazi du auzian aurkeztea pentsatzen... [+]


EHUko nork filtratu dizkio langileen informazioak Espainiako Poliziari?

Espainiako enegarren ustelkeria auzia –Kitchen auzia deiturikoa– hari luzea uzten ari da bestelako kontuetan ere. Espainiako Barne ministerioak arerio politikoak nola jazartzen eta zelatatzen zituen agerian geratu da epaiketara aurkeztutako dokumentazioarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude