ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

EHUko Errektoretzak "gaitzetsi" egin du ustezko espioitza eta salaketa jartzea aztertzen ari da

  • EHUko Errektoretzak komunikatu batean "ahalik eta irmotasunik handienarekin" gaitzetsi du unibertsitate-zentroko langileen ustezko espioitza kasua. Infolibrek ezagutarazi zuen Kitchen kasuaren barruan, EHUko langile bati buruzko informazioa pasa ziola unibertsitateko segurtasun buruak Espainiako Poliziari.


2023ko martxoaren 16a - 13:07
Azken eguneraketa:16:32

Naizek jaso duenez, EHUko Erretoretzak ostegunean adierazi du "ahalik eta irmotasunik handienarekin gaitzesten" duela unibertsitateko langileei ustez egindako espioitza, eta gogorarazi du "erabat debekatuta" dagoela unibertsitateko langileei buruzko datu ez publikorik ematea, datu horiek epailearen aginduz eskatzen ez badira.

Era berean, filtrazioen inguruan ez dakitela ezer eta legez kanpo diharduenari unibertsitateak salaketa jarriko diola adierazi du.

Jakinarazpenaren bigarren puntu batean, pertsona jakin batzuen ibilbidea jarraitzera bideratutako jokaerak "gaitzetsi" ditu. Halaber, uste du "jarrera makurra eta funtsik gabea dela filtrazio hori egungo errektoretza taldeko konfiantzazko langileei egoztea".

Amaitzeko, "zuzenean kaltetuta" izan diren pertsonekiko elkartasuna adierazteaz gain, "ekintza administratibo edo judizialak" abiatzea aztertuko duela esan du.

Kitchen kasua

EHUko Errektoretzaren jakinarazpena etorri da LABek Eva Ferreira errektoreari azalpenak eskatu ostean. Infolibre erakundeak argitaratutako informazioaren arabera, EHUko segurtasun-buruak zentroko langileen filiazio politikoari buruzko informazioa eman zuen Kitchen kasuan murgilduta dagoen polizia-sarean.

Mariano Rajoyren Gobernuan Segurtasuneko Estatu idazkari ohi Francisco Martínezek, Espainiako Poliziaren Laguntza Operatiborako Unitate Nagusiko (UCAO) arduradunekin trukatutako WhatsApp mezuetan, EHUko irakasle bati buruzko erreferentzia agertzen da.

LAB sindikatuak esan zuen, baieztatuz gero, informazio hori "bereziki larria" dela, eta azalpenak eskatzen zizkiola unibertsitateari.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Lander Arbelaitz Mitxelena  |  Asier Basurto Arruti
#2
Jon Torner Zabala  |  Leire Rodriguez Garmendia
#3
Mikel Garcia Idiakez  |  Irati Irazusta Jauregi
#4
Itziar Moreno Martínez
Azoka
Espioitza kanaletik interesatuko zaizu...
Madrilen infiltratutako polizia baten kasua argitaratu du 'El Salto'-k

Madrilgo La Animosa zentro sozialean eta mugimendu ekologistetan hartu du parte poliziak. Azken hilabeteetan argitaratu duten infiltratutako polizien laugarren kasua da.


Mari Jose Beaumont
"Eskubidea dut jakiteko zer ikertu duten nitaz"

Martxoaren 2an eman zen argitara Espainiako Poliziak Mari Jose Beaumont zelatatu zuela 2015ean. Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilaria zen orduan, Uxue Barkosen gobernuan. Berrian eta Naizen adierazi du auzian aurkeztea pentsatzen... [+]


EHUko nork filtratu dizkio langileen informazioak Espainiako Poliziari?

Espainiako enegarren ustelkeria auzia –Kitchen auzia deiturikoa– hari luzea uzten ari da bestelako kontuetan ere. Espainiako Barne ministerioak arerio politikoak nola jazartzen eta zelatatzen zituen agerian geratu da epaiketara aurkeztutako dokumentazioarekin... [+]


Mari Jose Beaumont
"Ez nau harritzen zelatatzeak, estoldak beti egon dira eta daude"

Espainiako Poliziak Mari Jose Beaumont zelatatu zuen 2015ean Uxue Barkos lehendakariak Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barne eta Justizia kontseilaria izendatu zuenean.


Eguneraketa berriak daude