EHUko nork filtratu dizkio langileen informazioak Espainiako Poliziari?

  • Espainiako enegarren ustelkeria auzia –Kitchen auzia deiturikoa– hari luzea uzten ari da bestelako kontuetan ere. Espainiako Barne ministerioak arerio politikoak nola jazartzen eta zelatatzen zituen agerian geratu da epaiketara aurkeztutako dokumentazioarekin. Nafarroako Barne Kontseilari ohi Maria José Beaumont espiatu zuten bezala, hedabideek argitaratu dute EHUko segurtasun buruak Espainiako Poliziari pasa ziola EHUko langile bati buruzko informazioa. LAB sindikatuak gertaera salatu du eta errektoreari azalpenak eskatu dizkio.


2023ko martxoaren 10an - 10:58
Azken eguneraketa: 2023-03-16 15:40:31

InfoLibre agerkariak argitaratutako albistean kontatzen dute Espainiako Segurtasunaren Estatu idazkari ohi Francisco Martínezek, Unidad Central de Apoyo Operativo (UCAO) unitatearen buruarekin trukatutako WhatsApp mezuetan EHUko irakasle bati buruzko informazioa eskatu ziola. UCAO Espainiako Poliziaren unitate bat da eta pertsonak eta komunikazioak zelatatzen dituzte.

Argitaratutakoaren arabera, Espainiako Barne Ministerioak arerio politikoak zelatatzen zituen polizia erabilita. 2015eko apirilaren 2an horrela hitz egin zuten –euskaratuta eskainiko dugu–.

– Ba al dakizu zerbait beste honi buruz? Izan al daiteke Podemos edo Bildukoa?

– Berehala esango dizut.

(15 minutu beranduago)

– 2012an Askapenarekin kolaboratzen zuen, alegia, gehiago da Bildukoa, eta EHUko segurtasun burua lokalizatzen saiatzen ari naiz, berak ziur jakingo baitu.

(Zenbait minutu beranduago)

–EHUko segurtasun buruak esan dit orain Podemosekin dabilela.

LABek egin du salaketa, bere webgunean jarritako ohar batean Nork pasatu zizkion EHUko langileen filiazio-politikoen datuak Espainiako Poliziari? izenburupean. Bertan aipatzen dute EHUko segurtasun burua bera dela 2015az geroztik.

“Informazio hau benetakoa dela konfirmatzen bada, bereziki larria da. EHUtik segurtasunaren buruaren bitartez, antza, EHUko langileen informazioak poliziari zuzen pasatzeak muga batzuk zeharkatzea supostuko luke. EHUko langileen proiektu asko aurrera egin ahal izateko Etika Batzordetik pasatu behar diren bitartean, datuen babeserako araudiak betetzeko exijitzen zaigun bitartean, EHUko segurtasunaren buruak langileen informazio pertsonalak eta beren filiazio politikoari buruzko datuak poliziari ematen dizkio, Kitchen kasuaren dokumentazioaren arabera. Gainera, elkarrizketa horretatik antzeman daiteke ez zela lehenengo aldia izan, eta EHUko langileen filiazio politikoaren inguruko informazioa lortzea oso modu erraz eta azkarrean ere egin zezakeela”.

Eva Ferreira errektoreari galdetu diote, batetik, ea informazio gehiagorik duen, neurririk hartu duten eta filtrazio horien iturria nor izan den aurkitzean, neurri disziplinarioak hartzeko eskatu diote.

Fake newsak nagusi

2015 eta 2019 bitartean, Barne Ministerioko kideen eta Polizia buruen arteko ehunka Whatsapp mezuak agerian utzi dute garai hartako PPko ministerioaren estrategia zela alderdi independentistak eta Podemos zelatatzea –gehienetan epaileen baimenik gabe–, eta ugari izan zirela hedabide espainiarretan argitaratu ziren informazio faltsuak, politikoki min egin asmoz idatziak.

Espainiako Gobernuaren jardunean ohikoak dira gisa honetako estoldetako jarduerak. Iaz oso ezaguna izan zen Pegasus kasua, zeinaren bidez, Espainiako Poliziak Kataluniako eta Euskal Herriko politikari independentistak zelatatu zituen. PSOEko goi karguak ere espiatu zituzten, besteak beste Pedro Sánchez gobernuburua eta Margarita Robles Defentsa ministroa. Hala ere, Espainiako Kongresuan hainbat alderdik auziari buruzko ikerketa batzordea eratzea eskatu zutenean, PSOEk, PPk eta Voxek atzera bota zuten eskaera. Orain, Espainiako Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak hamabost urteko zigorra eskatu du Fernández Díaz PPko ministro ohiaren aurka, Kitchen auzian izandako jokaeragatik.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espioitza
Fiskaltzak dio ez dela delitua polizia infiltratuak emakumeekin sexu harremanak izatea

Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.


Sei urtez Madrilgo mugimendu sozialetan infiltratutako beste polizia baten berri eman dute

2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.


2023-07-11 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Pegasus espioitza kasua

Espainiako presidente Pedro Sánchezen eta beste lau ministro mugikor bidez espiatzeagatik irekitako kasua itxi egin dute, Pegasus programaren jabe den Israelgo Gobernuaren eta Justiziaren "erabateko" kolaborazio faltagatik.


2023-04-23 | David Bou
Marc, Dani eta Ramón

Artikulu honen izenburuan agertzen diren hiru izen propioak ez datoz bat horrela deitzen ziren pertsonen errealitatearekin. Marc Hernàndez Pons, Dani Hernàndez Pons eta Ramón Martínez Hernàndez ziren Barne Ministerioak Polizia Nazionaleko hiru... [+]


Espainiako Gobernuak onartu du Poliziari baimena eman ziola gizarte mugimenduetan infiltratzeko

Espainiako barne-ministro Fernando Grande-Marlaskak adierazi du infiltrazioekin lotutako informazioa espediente sekretu batean dagoela bilduta. Polizia horiek inteligentzia agente gisa definitu ditu, "ordenaren eta segurtasun publikoaren" intereseko informazioa... [+]


Eguneraketa berriak daude