ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

"Eskubidea dut jakiteko zer ikertu duten nitaz"


2023ko martxoaren 14a - 07:50
Azken eguneraketa:16:51

Mari Jose Beaumont Nafarroako kontseilari ohia bere espioitza kasuko auzian aurkeztea pentsatzen ari da. Hala adierazi du Berrian eta Naizen azken egunotan egindako elkarrizketetan. Hala ere, auzian informazioa lortzeko aurkeztu nahi du, baina azken egunetan mugimenduak egin dituzte hori saihesteko.

Izan ere, Beaumonten espioitza kasua publiko egin eta hurrengo egunean, martxoaren 3an, Auzitegi Nazionaleko epaileak erabaki zuen auziaren parte direnek ezin izango dutela Whatsapp mezurik ikusi. "Gainerako aldeen ikuspegia kontuan hartu gabe hartu zuen erabakia". Beaumontek adierazi du Whatsapp mezuetako informazioa ukatzen bazaio, helegitea jarriko dutela. "Eskubidea dut jakiteko zer ikertu duten 2015a baino lehen, 2015ean eta ondoren. Baita nire inguruko nor ikertu duten ere, eta zergatik", adierazi du Naizen.

Ez da lehen aldia

Ez da Beaumont zelatatzen duten lehen aldia. Itoizko urtegiaren aurkako hainbat auzitan abokatua izan zen. Madrilgo PPko Gobernuak eta Nafarroako UPN Gobernuak Burson Masteller marketin konpainia kontratatu zuten, urtegiaren aurka egiten ari ziren informazio politikari aurre egiteko. Azaldu duenez, kontratu haren letra txikian, bereziki komunikabideetan aurpegia ematen zutenak "ongi zaintzeko" agindua zegoen.

Infolibre aldizkariak eman zuen argitara Mari Jose Beaumonten espioitza kasua martxoaren 2an. 2015eko otsailaren 22ko Whatsapp mezu batzuk egin zituen publiko, Francisco Martínez eta Enrique García Castañoren artekoak. Martínez Jorge Fernández Díaz Barne ministroaren Estatu-idazkaria zen, eta García Laguntza Operatiborako Unitate Zentraleko arduraduna. Elkarrizketan ikus daiteke nola Fernándezek Garcíari galdetzen dion Beaumonten inguruan, eta berehala erantzuten diola "oso garbi dagoela". "Mezuok zer jartzen dute agerian? 2015 baino lehen niri begira egon zirela; bestela, ez da erantzuten hain azkar garbi nengoela", esan dio Beaumontek Berriari.

PPren aldetik ez zuen harrera ona jaso Beaumontek Nafarroako Gobernuko kontseilari izendatu zutenean. Fernandez Diazek esan zuen ez zela posible bera gobernuko partaide izatea, eta, are gutxiago, "Foruzaingoa bere menpe izango zen Barne Departamentuko kontseilari". Ministro ohiak eta Ana Beltrán PPko Nafarroako parlamentariak Barkosen gobernua mehatxatu zuten, esanez Espainiako Gobernuak Nafarroako Gobernuarekin eta Foruzaingoarekin harremanak etengo zituela.

 

 


Espainiako Polizia kanaletik interesatuko zaizu...
Pello Aizpuru, Pasaiak Segadan hildako Dionisio Aizpururen anaia
"Biktimei dagokienean, instituzioek ez dute berdintasunez jokatzen"

Orduko Eusko Jaurlaritzak –Carlos Garaikoetxea lehendakari–, ez zuen bertsio ofizialarekin bat egin. EAJren EBB ere ez zen ados: “Ondo baino hobeto prestatutako tranpa”. Donostiako eta Iruñeko gotzainak ere ez: “Ez dago etsaia akabatzerik,... [+]


Fouz, García eta Quiroga, duela 50 urte Iparraldean desagertu ziren hiru galiziarrak

Ostiral honetan bete dira 50 urte José Humberto Fouz, Jorge Juan García eta Fernando Quiroga Donibane Lohizunen desagertu zirenetik. Irunen bizi ziren jatorri galiziarreko herritarrak ziren.


EHUko Errektoretzak "gaitzetsi" egin du ustezko espioitza eta salaketa jartzea aztertzen ari da

EHUko Errektoretzak komunikatu batean "ahalik eta irmotasunik handienarekin" gaitzetsi du unibertsitate-zentroko langileen ustezko espioitza kasua. Infolibrek ezagutarazi zuen Kitchen kasuaren barruan, EHUko langile bati buruzko informazioa pasa ziola unibertsitateko... [+]


Madrilen infiltratutako polizia baten kasua argitaratu du 'El Salto'-k

Madrilgo La Animosa zentro sozialean eta mugimendu ekologistetan hartu du parte poliziak. Azken hilabeteetan argitaratu duten infiltratutako polizien laugarren kasua da.


Eguneraketa berriak daude