Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Pegasus espioitza kasua

  • Espainiako presidente Pedro Sánchezen eta beste lau ministro mugikor bidez espiatzeagatik irekitako kasua itxi egin dute, Pegasus programaren jabe den Israelgo Gobernuaren eta Justiziaren "erabateko" kolaborazio faltagatik.

Pedro Sánchez Espainiako presidentea eta Defentsa ministro Margarita Robles. / Argazkia: Pool Moncloa, Fernando Calvo.

2023ko uztailaren 11n - 08:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

José Luis Calama Espainiako Auzitegi Nazionaleko magistratuak esan du Pegasus espioitza kasua artxibatu egingo dutela. Horren arabera, Israelek –hangoa da Pegasus– "erabateko" kooperazio juridiko falta erakutsi du; oraindik ez du erantzun bidalitako erreguzko eskaera, eta urtebete da eskaria egin zutela. Magistratuak dioenez, “sekretuak argitara ateratzea” delituagatik jarraitu dute kasua, besteak beste, eta “estatuko segurtasuna arriskuan jarri du”. Bertan behera utzi dute

Pegasus programa informatikoa txertatu zuten Pedro Sánchez Espainiako presidentearen eta Margarita Robles Defentsa, Fernando Grande-Marlaska Barne eta Luis Planas Nekazaritza ministroen mugikorretan. Hainbatetan “kutsatu” zizkieten mugikorrak, ikertu dutenez, 2020 eta 2021 urteen artean, El Saltok gogorarazi duenez. Baina nork egin zuen jakiteko eskatu zioten laguntza Israeli, Pegasusen jabe den NSO GROUPek testigantza eman zezan.

Erantzunik gabe, magistratuak aurreratu du orain geratzen den bide bakarra diplomatikoa dela.


Espioitza kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...