Siriako gerra: krimen matxistak agenda politikotik at

  • Siriako gatazkan emakumeek pairatzen dituzten eraso sexisten inguruko txostena argitaratu du Euro-Mediterraneoko Giza Eskubideen Sareak. Erasotzaileak epaitegietara eramateko eta erasotutakoei laguntzeko programak eskatu dizkio Estatuari.


2014ko urtarrilaren 21ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Emakume siriar bat, Jordaniako iheslari esparruan. (Arg: Emakume siriar bat, Jordaniako iheslari esparruan. (Arg: feminismo.about.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Negozioazioari ekingo diote Siriako egoerari irtenbidea bilatu asmoz. Mahaiaren gainean makina bat gai: nola amaitu liskarra, zer egin presoekin, nola ezarri demokrazia... Aitzitik, gerran jazarritako emakumeen egoerarekin zer egin inork ez du kontuan eduki. Hori da, hain zuzen ere, giza eskubideen aldeko elkarteek galdegin dutena: gaia agendan sar dezatela.

“Bulimia informatiboa eta ikusezintasuna”

“Bulimia informatiboa” da nazioarteko hedabideei leporatu dietena, alegia, emakumeen kontrako erasoen berri ez ematea. Horregatik osatu dute Emakumeen Kontrako Biolentzia; zauriaren odol emaria Siriako gatazkan buletina –PDF bertsioan hemen irakur daiteke, ingelesez–.

Egoera azaltzeko lau sail bereiztu dituzte txostenean eta bakoitzaren barnean kasu zehatzagoak azaldu dituzte. Honako hauek dira lau atalak: Bizitzako Eskubidearen bortxaketa; biolentzia sexuala gerrako arma gisa; ausazko atxiloketak eta desagerpenak; eta bahiketak.

Besteak beste, emakumeak giza-ezkutu bezala erabiltzea, beldur-sexuala zabaltzea, bortxatzea, mehatxatzea, kartzeletan torturatzea, iraintzea, bidezko epaiketak ukatzea, atxilotutakoak inkomunikatzea eta osasun tratua ez ematea salatu dituzte.

Orain, behin datuak esku artean izanda, fitxa mugitzeko exijitu diete politikariei.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...