Sinsorga: Bilboko Alde Zaharreko kulturgune feminista berria

  • Kultura eta pentsamendu feminista sustatzeko espazioa ireki dute Irantzu Varela eta Andrea Momoitio kazetari eta aktibistek. Lau solairuko eraikina alokatu dute zortzi urterako, lehen eztei soinekoen denda zena, ia 300 laguntzaileren diru ekarpenekin. Ekainaren amaieratik aurrera “forma guztietako” jarduera feministak antolatzeko espazio bihurtu da Sinsorga. Jateko eta edateko taberna ere badauka, baita denda bat ere.

Eraikina atontzeko prozesua dokumental batean bildu dute, Al Borde Films ekoiztetxearekin 2024an estreinatuko dutena. Argazkia: Gessamí Forner / El Salto.

2023ko uztailaren 03an - 09:51

“Gu bezalakoak direnentzako babeslekua da, bollera eta feminista guztientzako gunea”, azaldu zuten irekieran, eta ohartarazi ez dutela tokirik izango “transfoboek eta faxistek”. Jakinarazi dute Sinsorgak euskarazko jatorria duela: zenzurgue edo zentzurik gabekoa, formaltasun gutxikoa definitzeko erabiltzen den berba.

Sinsorgak dira, hain zuzen, espazio berri honen zutarriak. Bazkide horiek laguntza ekonomikoaren truke Sinsorga erabiltzen dute euren jarduera pertsonal, politiko edo profesionaletarako; horretarako atondu dute ganbara, sinsorgen espazio pribatua izan dadin. Jendea bazkide egitera animatu dute, eta nabarmendu dute kulturgune feminista hau irekitzea lortu dutela bazkide guztien sustengu ekonomikoari esker, besteak beste.

Eraikinaren zutabeak sendoak eta zurrunak dira, baina, itxuraz, kapitel korintiarrak bezain dotore eta ponposoa da. Sarreran daude neoizko argiak, brillantina, kolorea, eta lehengo dendaren parte ziren bost ezkontza soineko, bertako bost diseinatzailek transformatuta.

Beheko solairuan “garitoa” dago: edaria, eta Sustraia kooperatibak prestatzen duen janari begetariano eta beganoa. Eskailerak igota, lehen solairuan denda dago, baina ez edonolakoa: “Irizpide feministen arabera diseinatutako eta ekoitzitako produktuak daude, propioak eta beste sortzaile batzuenak”.

“Loreen pisua” izena du bigarren solairuak, eta Varela eta Momoitiok errepikatu dute espazio horretan ongi etorriak direla liburuen aurkezpenak, kultur jarduerak, erakusketak eta adierazpen kultural eta artistiko guztiak.

Obra emakumeen esku

Proiektuaren hasieran erabaki zuten eraikinaren obra osoa emakumeek egingo zutela, eraikuntza sektorean euren presentzia aldarrikatzeko asmoz. Bada, onartu dute uste baino zailagoa izan dela, eta berretsi egin dutela emakumeek obretan jasaten duten trataera baztertzailea dela.

Hemezortzi hilabete luzatu den atontze prozesua dokumental batean bildu dute, Al Borde Films ekoiztetxearekin. Eraikinaren ateak jada ireki dituzte, baina 2024an bi ikus-entzunezko estreinatuko dituzte aurretik egin duten lan eta gogoetak partekatzeko. Sinsorgaren sortzaileek ilusioz diote askotan amestu duten tokia dela; bada, orain, zentzumen guztien bidez ezagutu daiteke Bilboko Alde Zaharrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Miren Amurizaren ‘Pleibak’, 111 Akademiako irabazle

Unai Elorriagaren Francesco Pasqualeren bosgarren arima liburua izan da lehiako bigarren finalista.


Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs:
“Sinpatikoak izaten saiatu gara, baina horrek ez digu funtzionatzen”

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]


Baso bat Veneziaren azpian

Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte batzuetan, eta bizitoki iraunkorra bihurtuko zen etorkin... [+]


Tarsila do Amaral
Tupi or not tupi, that’s the question

1920ko hamarkadan, Brasilgo hainbat artista, idazle eta pentsalarik bere herriarentzako nortasun propioa eta modernoa sortzeko proiektu kultural berritzaileari ekin zioten. Horrela, Oswald de Andrade poetak Brasilgo modernitate kulturala izango zenaren gidaliburu gisa Manifestu... [+]


Pepe Mujica eta Lucia Topolansky
“Bi euskaldunek Peperi eta Lucíari poema bana xuxurlatu nahi diete”

2015eko urtarriletik maiatzera bitartean, 25 urterekin ikasketak amaitu ondoren, Irati Astobieta laguna eta biok Txilen, Argentinan eta Uruguain zehar ibili ginen Kalabazan Ibiltaria proiektuaren barruan. Poesia xuxurlatua tresna poetikoa baliatuz euskal poemak ahotik belarrira... [+]


2025-05-19 | Bertsozale.eus
Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak

Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.


Emozioei bai, emotibismoari ez

Sentimenduak izan da gaia Galdera Basatiak podcastaren seigarren atalean, eta horren bueltan zeharkatu dituzte Iñigo Martinezek eta Gari Moyak maitasuna, gorrotoa, tristura, haserrea... Hitz egin dezagun sentimenduen eta emozioen inguruan, baina gogoetatu ere, gogoetatu... [+]


2025-05-19 | Behe Banda
barra warroak
Zeri Kantatzen Diogun

Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]


“Bi arnas” dokumentala emitituko du ETB1ek

Iratxe Sorzabalek sufritutako torturen gaineko testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Maiatzaren 20an emango dute dokumentala, 23:40an. Iaztik dago Primeran plataforman ikusgai, baina lehen aldiz emango dute telebistan.


Icebergaren punta

Putaren bakarrizketa eroetxean

  • Egileak: Franca Rame eta Dario Fo.
  • Itzultzailea: Xabi Martinez De Lezea.
  • Aktorea: Laura Penagos.
  • Noiz: apirilaren 12an.
  • Non: Zizurkilgo Atxulondo Kultur... [+]


Aiora Zulaika "Pirritx"
“Tristurak eta pozak partekatzeko gune lasaia da umorea”

Ia hiru hamarkada daramatza Aiora Zulaika lasarte-oriarrak Pirritx pailazoa gorpuzten, eta haurrei eta familiei irri egiteko espazio goxo bat eskaintzen, errebeldiaz eta asmo eraldatzailez. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek “Maite zaitut” herri omenaldia jaso... [+]


Eguneraketa berriak daude