Laudioko fabrikako 171 beharginak kaleratzeko espedientea aurkeztu du Guardianek, sindikatuen protesten artean

  • Datorren astelehenean egingo dute espedientearen kontsulta epeko bigarren bilera. 


2025eko martxoaren 5ean - 07:55
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ez da aparteko sorpresarik egon astelehenean Guardianen Laudioko lantegian. Langileek goizeko hamarretan abiatu dute enpresaren itxieraren aurkako elkarretaratzea. Enpresa Batzordea eta sindikatuak fabrika barrura sartu dira, eta bilera izan dute bertan zuzendaritzarekin. Multinazionaleko kideek bertan aurkeztu dute Laudioko 171 langileak kaleratzeko espedientea. Langileen ordezkariek, aldiz, espedientea kentzea eta fabrikako labeak berriz martxan jartzea exijitu diote enpresari, kaleratzeak gauzatzeko arrazoirik ez dagoela argudiatuta. 

Bai ELAk eta baita LABek adierazi dute Guardianek emandako dokumentazioa aztertuko dutela. Oraindik ez dakite zenbat iraungo duen espedientearen kontsulta epea, baina datorren asterako jarri dute hurrengo bilera zuzendaritzarekin: martxoaren 10ean, astelehena, 11:00etan. 

Gaur bezala, egun horretan ere elkarretaratzea egingo dute beharginek bilerak iraun bitartean. Horrez gain, ostegun honetan Arabako Batzar Nagusietara joango dira, eta elkarretaratzea egingo dute bertan 11:00etatik aurrera. 

Post by @aiaraldea@tkm.eus
View on Mastodon

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!