Sindikatuek arrakastatsutzat jo dute EHU eta EAEko hezkuntza publikoko garbitzaileen grebaren hasiera

  • EHUko eta irakaskuntza publikoko zentroetako garbitzaileak grebara deituta daude astelehenetik ostiralera. Sindikatu deitzaileen esanetan, deialdiak arrakasta handia izan du lehenbiziko egunetan. Hala, CCOOk adierazi du langileen %70ek egin duela greba astelehenean (azaroak 7). Prekarietatea gutxitzea eta soldatak igotzea eskatzen dute, besteak beste.   


2016ko azaroaren 08an - 16:42
2014tik dago iraungita sektoreko lan hitzarmena (Arg.: ELA).

ELAk bere webgunearen bitartez zabaldu duenez, berriz, grebak ia erabateko jarraipena izan du EHUko Arabako eta Gipuzkoako campusetan, eta %70ekoa Leioakoan. Bigarren Hezkuntzan berriz, %90ek ez du lanik egin Gipuzkoan, %80k Araban eta %70ek Bizkaian. Sare sozialen bidez zabaldutako zenbait irudik erakutsi dutenez, grebaren ondorioak begien bistakoak dira zenbait zentrotan.

ELA, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute greba egitera. 2014an iraungi zen sektoreko lan hitzarmena eta harrezkeroztik berritu gabe dago, negoziazioak orain urte eta erdi hasi ziren arren. Sindikatuen ustez, patronaleko enpresek –Garbialdi, Uni2 eta Villar– blokeatuta dute prozesua.   

Soldatak %2,5 igotzea eskatu dute, “2010etik izoztuta baitituzte. Halaber, sektorean kontratu partzial gehiegi dagoela salatu dute; hala dabiltza langileen erdiak baino gehiagok. Hirugarrenik, udako hilabeteetan, ikastetxeak itxita dagoenean, langileak langabeziara bidatzen dituztela adierazi dute, eta horrek haien diru-sarrerak gutxitzea dakarrela. Baldintza horiek bere horretan mantendu nahi ditu patronalak, CCOOk adierazi duenez.

Sindikatuetako iturrien arabera, enpresek soldata igotzeko baldintzatzat ipini dute baja kopurua gutxitzea, “baina hain zuzen eurak ari dira langileen osasuna kaskartzen, lan kopurua handituz”; besteak beste, ordezkapenik ez eginez eta denbora berean lan gehiago aginduz, CCOOren hitzetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Eguneraketa berriak daude