UGT

Korrupzioa UGT sindikatuan: 7.000 eurorainoko txekeak Madrilgo zuzendaritzari

  • Laguntza publikoak eta afiliatuen kuotak gordetzen zituen kontu korronte batetik lapurtu zuten dirua goi-kargudunek. 2019 eta 2021 artean, 114.175 euro banatu zituztela uste da.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 14an - 07:50
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Madrilgo 21. epaitegiak martxan dauka ikerketa bat, Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuaren barruan izan den korrupzio kasu baten inguruan. Garaian administrazio-lanetan aritzen zen Mayka Tomás Gómezen jarduna hartu du abiapuntutzat ikerketak. Badirudi ehunka txeke faltsutu zituela Tomasek, Soldatak Bermatzeko Funtsaren (FOGASA, gazteleraz) indemnizaziotzat aurkeztuz, eta kalte-ordainketa horien onuradunak asmatuz. Modu horretara, 4,5 milioi euro lapurtu zituztela kalkulatzen da.

Txeke horiek Madrilgo UGTko zuzendaritzak kobratu zituen. Identifikatutako goi-kargudun iruzurtien artean daude 2021era arte Madrilen UGTko idazkari orokorra izandakoa, Luis Miguel López; idazkariorde orokor ohia, Jose María Hernández; 2021era arte administrazioko idazkari izandakoa, Emilio Trillo, baita ondoren bere kargua hartu zuena ere, Clemente Sánchez.

Dirudienez, 7.000 eurorainoko txekeak jaso zituzten Madrilgo UGTko goi-kargudunek. Kalkuluen arabera, 2019tik 2021era bitartean, gutxienez 37 txeke eman zizkieten; guztira, 114.175 euro. Diru hori guztia, antza, hainbat urtetako laguntza publikoak eta afiliatuen kuotak gordetzen zituen kontu korronte batetik zetorren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UGT
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!