Bi eraso sexista izan dira iragan berri den asteburuan. Emakume bati lapurreta egiten eta bortxatzen saiatu zen gizon bat ostiralean Bilboko Zorrotza auzoan. Ondoren, larunbatetik iganderako gauean, gazte batek bere bikotekideari fisikoki eraso egin zion Barañainen.
Zorrotzan erasoa jasan duen emakumea oraindik ospitalean dago, erasotzaileak eragindako lesioetatik osatzen. Erasoa ostiral goizean gertatu zen, emakumea txakurra paseatzen ari zela gizon batek haren kontra bortizki jo zuenean. Ondoko parking bateko langileek emakumearen oihuak aditu, eta bortxaketa galaraztea lortu zuten. “Zorrotza Bizirik” koordinakundeak salatu du indarkeria kasu hau auzoko “gune beltz” batean gertatu zela. Halaber, koordinakundeko kideek jazoerak gaitzetsi, eta manifestazioa deitu dute gaur arratsalderako.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Europa Press-i adierazi diotenez, emakumeak salaketa ipini ostean Ertzaintzak gertaturikoa argitzeko ikerketa abiatu du.
23 urteko gaztea atxilotu dute Barañainen
Barañaingo indarkeria kasuari dagokionez, larunbat gauean gertatu zen, 23 urteko gazte batek kaletik etxerako bidean bere bikotekideari eraso egin zionean. Udaltzaingoak gaztea atxilotu, eta erasotuak haren aurkako salaketa jarri du.
Egoeraren aurrean Barañaingo Udalak indarkeria sexistaren aurkako protokoloa martxan jartzea deliberatu du. Plazaberri.info-ri bidalitako txosten batean adierazi duenez, Barañainen gertatzen den biolentzia matxista kasu oro salatzen du eta salatuko du aurrerantzean. Era berean, iragarri du Barañaingo talde feministek azken erasoaren karietara antolatuko dituzten mobilizazio guztietan parte hartuko duela.
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.
Adimen Artifizialaz egindako bideoak sareratu dituzte, Mengolini difamatzen dutenak. “Gorrotoa bultzatzea, indarkeria kolektiboa eta bortxazko mehatxuak” izan direla salatu du kazetariak, eta zigor bideari ekingo diola.
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Lanpostuak, emakumeak artatzeko egonaldi ertaineko harrera zerbitzua eta aurrekontua murriztu ditu Aldundiak.
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.