ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Sexu eraso bat salatu zuen haur batek 25 egun daramatza forentsearen azterketaren zain

  • 9 urteko haur batek, bere amak lagunduta, Donostiako etxebizitza batean sexu eraso bat pairatu izana salatu zuen urtarrilaren 9an, Ertzaintzaren komisarian. Adin txikikoaren abokatuak behin baino gehiagotan eskatu du haurrari azterketa forentse bat egiteko, baina dagoeneko 25 egun daramatza azterketa horren zain, Efe albiste agentziak argitaratutako informazioaren arabera.

Beñat Parra
@parrabenat
Artikulu hau CC BY-NC-ND 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko otsailaren 03a - 07:20

Salaketaren arabera, haurrak bi urte zeramatzan ikertzen ari diren gizonaren sexu erasoak jasaten. Ama lanera joaten zenean, gizona adin txikikoa zaintzen gelditzen zen etxean, eta, ustez, une horiek baliatzen zituen sexu erasoak egiteko. Haurraren salaketaren arabera, azken erasoa 2022ko Gabon gauean gertatu zen, baina haurrak urtarrilaren 8an eman zion gertatutakoaren berri amari; gizonak mehatxatu egin zuela dio salaketak, amari zerbait kontatzen bazion kontsola puskatuko ziola esanez.

Akusazio partikularrak ustezko erasotzailea kartzela sartzeko eskatu zuen, baina aske jarraitzen du, behin-behinean; pasaportea kendu diote, ezin du Espainiako Estatutik atera eta hamabost egunean behin epaitegira joan behar da, urtarrilaren 10eko autoak dioenez. Auto horretan bertan, kasuaren epaile instruktoreak agindu zuen deklarazioa hartzeko gizonari zein haurrari. Era berean, epaitegiko lantalde psikosozialari eskatu zion sinesgarritasunari eta eragin psikologikoari buruzko txostena egiteko. Ordea, haurraren abokatuak hala eskatu bazuen ere, instruktoreak ez zuen azterketa forentserik agindu.

Ordutik, abokatuak gutxienez beste lau aldiz eskatu du azterketa forentse hori, eta, azkenean, urtarrilaren 30ean onartu egin zuen instruktoreak, baita azterketa agindu ere. Ordea, oraindik ez diote egin. Akusazioak dio “kezkagarria eta larria” dela gertatzen ari dena, eta garrantzitsua dela azterketa forentsea egitea, “egitateak berresteko” elementu “objektiboa” izango litzatekeelako. Halaber, “denbora igarotzen uzten” ari direla salatu du, eta horrek “fisurak edo gertaeraren edozein aztarna sendatzeko aukera” dakarrela.


Sexu Erasoak kanaletik interesatuko zaizu...
Lankide emakumeak grabatzen zituen Aretxabaletako udaltzain bat kaleratu dute

Joan den urrian, Bergarako Epaitegiak zortzi hilabeteko espetxe zigorra eta 1.200 euroko isuna ezarri zizkion udaltzainari, intimitatearen aurkako delitua egotzita. Aretxabaletako Udalak, ostegunean, eraso matxista gaitzetsi du eta erasoa pairatu duten emakumeei babesa adierazi... [+]


Sexu abusuak Elizan
Botere harremanen borreroak eta gatibuak

Eliza Katolikoaren barruan izandako sexu abusu eta pederastia kasuek hedabideetako orrialde ugari bete dituzte, The Boston Globe egunkariak duela bi hamarkada, 2003an, Pulitzer saria jaso zuenetik, Bostongo artzapezpikuaren abusuak azaleratzeko egindako lanagatik. Baina biktimek... [+]


Gaby Etchebarne. Emaztearen borroka
"Borroka izan da ene bizia, toki guztietan injustiziak baitira"

Izkiriatzea maite izan du beti eta, horrekin batera, batean eta bestean ikusiak nahi zituen kontatu, ondoan izan duen jendearen hitzak gizarteari eman. Etchebarneren zenbait berri eman zigun Jenofa Berhokoirigoinek ARGIAn 2017an, baina iaz Aldudetik Mundura publikatu zuelarik,... [+]


2023-02-17 | Leire Artola Arin
Espainiako Eliza Katolikoko sexu erasoen biktimak gutxienez 4.000 dira, barne auditoriaren arabera

Zifra hori orain arte gotzainek onartu dutena baino zortzi aldiz handiagoa da, eta are handiagoa izan liteke, kontuan hartuta datua Cremades & Calvo Sotelo abokatu bulegoak eman duela, Espainiako Apezpikuen Batzordeak eskatuta. Oztopoak jartzen ari dira elizbarrutiak,... [+]


Gutxienez 4.815 haurrek jasan dituzte sexu abusuak Portugalgo Eliza Katolikoan

Adierazi dute "ezinezkoa" dela biktima guztiak zenbatzea. Erasoa jasan duten gehienek 10 eta 14 urte artean zituzten, eta erasotzaile ia guztiak gizonezkoak ziren; horien %70, apaizak.


Eguneraketa berriak daude