Emakumezko kirolari “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, “sexiak” ez diren emakumezko kirolariek baino. Are gehiago, kirolariak ez diren emakume “sexiek” aukera handiagoa dute kirol hedabideetan agertzeko, emakumezko kirolari ez “sexiek” baino.
Era berean, gizonezko kirolarien bikotekide, emazte eta ustezko maitaleek aukera handiagoa dute kirol prentsan agertzeko, gizonezkoen tamainako balentriak lortu dituzten emakumezko kirolariek baino.
“Sexi” hitza kakotx artean idatzi dut hura edo haren baliokideren bat (“ikusgarria”, “beroa”, “probokatzailea”…) delako kirol-egunkariek emakumeei buruz ari direnean gehien erabiltzen duten terminoa.
Emakumeak kirol-prentsan duen presentzia aztertu asmoz, bost egunkariren webguneak arakatu ditugu azken hiru egunetan, asteazkenetik gaur arte: Espainiako Sport, Marca eta El Mundo Deportivo; Frantziako L’Equipe eta Italiako La Gazzetta dello Sport. Haien webguneen azalei eman diegu begiratua, sailetan sartu gabe.
Orotara 660 albiste aurkitu ditugu. Ia guztiak, noski, kirol albisteak dira, badauden arren aisialdiarekin lotutakoak, zinema, musika, moda eta antzerakoei buruzkoak, haietako asko egunkari horien talde berekoak diren beste aldizkari batzuetatik errebotatuak.
660 albiste horietatik, 621etan (%94) gizonak dira protagonista, eta 39tan (%6) besterik ez emakumeak.
Bada, emakumeak protagonista diren 39 albiste horietatik, 21etan titularrak ez du zerikusirik kirolarekin. Alegia, emakumeak ez daude webguneotan kirol emaitzengatik, bestelako “merituengatik” baizik. Eta meriturik inportanteena, nola ez, bainujantzi edo bikinia “dotore” geratzea da.
Aldiz, gizonezkoak protagonista diren albisteen ia %100ean kirola da hizpide, tartean txotxolokeria galantak aurki daitezkeen arren: ez dakit noren look aldaketa, hau entrenamendura berandu heldu dela, bestea taldekidearekin haserretu dela, beste hura prentsaurrekora ez dela azaldu, hark gola modu berezian ospatu duela…
Aztertutako webgune guztietan gizonezko/emakumezko edukien ehunekoak berdintsuak dira, salbu eta Frantziako L’Equipen. Emakumeak protagonista dira webgune osoko albisteen %12,5ean, eta bakarra aldentzen da kirol jardueratik: gizonezko futbolarien emazteen argazki galeria.
WEBGUNE GUZTIETAKO EMAITZA ZEHATZAK IKUSI (pdf)
Ohiko hedabideetan, orekatuago
Azken hiru egunetako Berria, Gara, Diario Vasco, Deia eta Le Journal egunkarien Kirol sailetan 203 albiste aurkitu ditugu. Datuak baikorragoak diren arren, kopuruan ez dago alde ikaragarri handirik kirol-prentsarekin, emakumeak 22 (%10,9) albistetan baitira protagonistak.
Aldiz, protagonista gizonezkoa zein emakumezkoa izan, edukien tratamendua berdin-berdina da. Alegia, kirolaren esparruan egindako lanagatik dira emakumeok protagonista, eta ezaugarri hori da azpimarratzen dena. Parentesi moduan, eta autokritika gisa, aitortu behar dut blog honetan ere emakumeek presentzia askoz ere txikiagoa dutela.
Nire burua zuritu dezaket esanez kirol prentsaren publikoa maskulinoa dela bereziki, eta hura asetzea dela nire helburua. Zer esanik ez, kirol-egunkariek askoz ere argiago dute bazka zein harrapakariri eman behar dioten. Argumentu bera, darabilte, ordea, telezaborra defendatzen duten horiek: “Publikoak horixe nahi du”.
Eredu maskulinoa indarrean
Ez dut uste helburu nagusia izan beharko litzatekeenik emakumezko kirolariek egunkari espezializatuetan presentzia handiagoa izatea, ez behintzat gaur egungo eredu maskulinoari eusten dioten bitartean. Eredu hori aldatzea garrantzitsuagoa da, emakumeak euren kirol jarduerarengatik azaleratzea. Ondoren gizon-emakume kopurua gehixeago orekatzea lortuko balitz, askoz ere hobeto, normaltasun isla litzatekeelako. Ohiko prentsak aurreneko pausoa emana du: berdin tratatzen ditu gizon eta emakumeak. Kirolaren mundua, profesionala batez ere, zein maskulinoa den aintzat hartuta, irreala litzateke %50eko kopurua eskatzea, baina…
Alegia, kazetariok ere badugula zeresanik honetan guztian. Feminista izatea dagokigu, batzuek talibantzat hartuko gaituzten arren.
Jon Tornerren Slump doktorearen zaintiratua blogetik hartutako artikulua.
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]
Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]