Sei emakume kaleratu ditu Artiachek, Lan Ikuskaritzak kontratu mugagabea egin behar zitzaiela esan ostean

  • Urte andana (6-17 artean) zeramaten beharginek fabrikan lan egiten, baina aldi baterako laneko enpresa batek kontratatuta.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko urriaren 07an - 12:32
Artiachen kaleratze bat salatzeko egindako elkarretaratze bat, iaz. Argazkia: aiaraldea.eus.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Artiachen Orozkoko lantegian lan egiten zuten sei emakume kaleratu ditu enpresaren zuzendaritzak. Denbora andana zeramaten fabrikan lan egiten (6-17 urte artean) aldi baterako laneko enpresa baten bidez, baina ekainean sei beharginak kaleratzea erabaki zuen Artiachek, lan ikuskaritzak pertsona horiei kontratu mugagabea egin behar zitzaiela esan zuenean.

Fabrikako zazpi emakumek jo zuten urte hasieran lan ikuskaritzara, LAB sindikatuaren bidez. Antzeko egoeran zeuden zazpiak: urte asko zeramatzaten Orozkoko lantegian, baina aldi baterako laneko enpresa batek (Randstad) kontratatuta, kontratu labur baina jarraituekin.

“Edozein ordutan deitzen gintuzten, eta gu beti geunden lan egiteko prest, batzuetan lan-txanda hasi baino ordu eta erdi lehenago deitu izan gaituzten arren. Batzuetan bajak betetzeko kontratuak egiten zituzten, baina gero baja horretatik harago zihoan edozein lan eskatzen ziguten edo, egunaren arabera, etxean geratzeko esaten ziguten”, salatu dute emakumeek.

Horietako batek kasu zehatz bat ekarri du gogora: “Behin fabrikako aparkalekuan lanera sartzera nindoala gelditu ninduten, egun horretan lanik ez zegoela eta etxera joatea hobe nuela esanez. Egun horretako soldata ez zidaten eman, baja bat betetzeko kontratua nuen arren”.

Urteetan pairatutako baldintzak salatu dituzte langileek: “Irainak, degradazio pertsonalak eta erasoak sufritu ditugu, guk geuk erosi behar izan dugu lanerako arropa... oso bigarren mailako langile sentiarazi gaituzte”.

Hala ere, eurek beti baiezkoarekin erantzun dutela nabarmendu dute, “beti egon gara lan egiteko prest. Gure familiekin eztabaidak izan ditugu urte hauetan zehar, hemen lan egiteari lehentasuna eman izan diogulako beti”.

Lan ikuskaritzaren ondorioak

Lan ikuskaritzak ekainean erantzun zien langileei. Erakunde horrek plazaratutako txostenak bi ondorio nagusi barnebiltzen ditu: Artiachen behin-behinekotasun handia dagoela (lan hitzarmenean jasotakoa baino handiagoa) eta zazpi langile horiei kontratu mugagabea egin behar zitzaiela.

“Behin-behinekotasuna oso handia da enpresan. Txanda zehatz batzuetan aldi baterako kontratua dutenak dira gehiengoa”, salatu dute emakumeek, “aldi baterako enpresaren bulegoa giza baliabideenaren alboan dago, lantegiaren instalazioen barruan”.

Artiacheko behin-behinekotasunaren afera ez da berria. Iaz mobilizazioa egin zuten lantegiko beharginek Bilbon, “enplegu finko eta duinaren defentsan”.

Horrez gain, enpresak egiten dituen integritate-testak ere kritikatu dituzte, galdetegi horien irizpideak argi ez daudela argudiatuta: “Ez dituzte lanerako gaitasunak neurtzen, oso bestelako aferak baizik”.

Enpresaren erantzuna: Kaleratzeak

Enpresak, baina, zazpi langile horietako bakarrari egin zion behin betiko kontratua. Gainontzekoak, aldiz, kaleratu egin zituen, modu ezberdinetan. “Kontratua indarrean genuenoi (hau da, fabrikan une horretan lanean ari ginenoi) gutunak bidali zizkiguten gurekin kontatzeari uzten ziotela esanez, 'alferrak' ginelako”, azaldu dute beharginek, “higuingarria da, 17 urte daramagu alferkerian ala? Sekulako gezurra da hori”.

Kontratua indarrean ez zutenekin ere kontatzeari utzi zioten. “Aldi baterako laneko enpresak lan gutxi zegoenaren aitzakia jarri zigun. Udako lana aurre-jubilatuek egingo zutela esan ziguten, orain arte egin ez dutenean. Horrez gain, aldi baterako beste langile batzuei ere deitzeari utzi diete, errepresalia gisa”.

Epaiketen zain

Egoera ikusita, auzitara jotzea erabaki dute langileek. “Udan izan genituen adiskidetze-egintzak, baina enpresa ez zen horietako batera ere aurkeztu”. Gauzak hala, ebazpen judizialen zain daude. Datozen hilabeteetan izango dituzte epaiketak, behargin bakoitzeko bat.

Ez da Orozkoko fabrika auzitara doan lehen aldia izango. Duela bi urte Bilboko epaitegi batek arrazoia eman zion Artiachek kaleratutako langileari, enpresak bidegabeki kaleratu zuelako. “Horrelako kasu asko daude, baina askotan akordioetara iristen dira, langileek beldurra dutelako”, nabarmendu dute emakumeek.

Ebazpenak ebazpen, borrokatzen jarraitzeko determinazioa erakutsi dute sei emakumeek. “Gure partetik ahal den guztia egiten jarraituko dugu Lan Departamentuak eta Justiziak esan dutena eta urte luzez aldarrikatu duguna defendatzeko. Emakume langileak gara, eta ez digute horrek ematen digun duintasuna ezabatuko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2.000 lagun batu dira Baionan, austeritate politiken kontra

Frantziako Gobernuaren aurrekontua fintzen ari diren honetan, "justizia soziala eta fiskala" aldarrikatu dute karrikatik. Irailaren 18ko mobilizazioak baino jarraipen ahulagoa ukan du osteguneko greba deialdiak. 


Gose grebari ekingo diote Gasteizko lorezainek, akordiorik ezean

Sei hilabete bete dituzte Gasteizko lorezainak greba mugagabean. Hamaika mobilizazio eta Enviser enpresarekin zein Udalarekin eginiko bilera batzuen ostean “epe laburrean” akordiorik lortu ezean borrokarako fase berri batean sartuko direla iragarri dute langileek... [+]


Greba orokorra Italian ostiralean, Palestinarekin elkartasunez

Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.


Beti Aingeru arrantzontziko tripulazioak tratu txarrak salatu ditu, eta matxinada gezurtatu

Armadoreak salatu zuen hamasei arrantzaletik hamabi matxinatu egin zirela, eta Guardia Zibilak artatu eta gero, Asturiasen egon da amarratuta. Asteazken goizaldean heldu da Getariako portura.


Garnica taldeko zuzendaritza ez da agertu Maderas de Llodion langileekin zuen bileran

Enplegua Erregulatzeko Espedientearen kontsulta epe barruan zuten adostuta batzarra Langile Batzordearekin, baina enpresariak ez dira agertu.


Gasteizko lorezainak, sei hilabete greban eta borrokan lan baldintza duinen alde

Ostiral honetan manifestazioa antolatu dute Gasteizko lorezainek, greba mugagabea hasi zutenetik sei hilabete beteko diren egunean. “Gatazka konpontzeko aurrerapausoak urriak izan dira”, salatu du enpresa batzordeak aste hasieran. Irtenbide bakarra “soldata... [+]


2025-09-22 | ARGIA
Greba mugagabea hasi dute Maderas de Llodio enpresan, 39 kaleratzeen aurka

Garnica taldeak egin nahi dituen 39 kaleratzeen aurka hasi dute greba mugagabea Laudioko egur fabrikako langileek. Goizean bilera izan du Enpresa Batzordeak Garnicako zuzendaritzako kideekin, eta langileek txistu artean jaso dituzte.


Greba mugagabea abiatuko dute Maderas de Llodioko langileek astelehenetik aurrera

Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


5.000 lagun batu dira Baionan, Macronen austeritate politikak salatzeko

Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.


2025-09-11 | Gedar
Kaleratzeen kontra, lanuzteak egingo dituzte Maderas de Llodioko langileek

Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.


Eskola segregazioa gainditzea helburu duen mahaia abiatu du Jaurlaritzak, STEILAS eta ELA gabe

"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude