Segregazioa: ez du balio erru guztia Jaurlaritzari egotzi, eta norbera bertan goxo geratzeak

  • Berria-n agertu zen: Gasteizko eskoletan segregazioa dago. Euskaltzaindiaren definizioan, Gasteizen ikasleek bere arraza, egoera sozial, sexu edo erlijioagatik bereizkeria pairatzen dute.


2018ko ekainaren 04an - 08:18

Datuokin, zalantzarik ez: Gasteizen “2.980 haur atzerritar daude matrikulatuta Haur eta Lehen Hezkuntzan: horietatik 2.754 sare publikoan daude, eta 226, itunpeko sarean!". Horrela zioen Berriak.

Horretarako, segregazioa arrunt bilakatzeko, segregatzaileak behar dira. Ez dago segregaziorik, segregatzailerik gabe.

Horri tiraka, Euskal eskola publikoaren aldeko plataformak hauxe salatu du. Segregazioa maila sozioekonomikoaren araberakoa ere badela: "Eraikitzen ari gara gizarte bat, non familia pobreetako haurrak kondenatzen ditugun bakarrik beste familia pobreetako haurrekin erlazionatzera". Alegia, ari gara eraikitzen gizarte bat non segregazioa arrunt bihurtu den.

Horretarako, segregazioa arrunt bilakatzeko, segregatzaileak behar dira. Ez dago segregaziorik, segregatzailerik gabe.

 

Lehenengo segregatzailea argi dago nor den: Eusko Jaurlaritza. Egoera zein den ondotxo daki, eta ez du konpondu

Lehenengo segregatzailea argi dago nor den: Eusko Jaurlaritza. Egoera zein den ondotxo daki, eta ez du konpondu. Txartoago: ez du konponbiderik bilatu. Jarraitzen du ikasle atzerritar eta pobreak ikastetxe publiko gutxi batzuetan metatzen. Kasu! Ikasle atzerritar pobreak. Beste ikasle atzerritarrak esku zabal hartzen dituzte ikastetxe pribatu itunpekoetan.

Horiek dira bigarren segregatzaileak: ikastetxeak. Diru publikoarekin finantzatzen ditugu ikastetxe guztiak, itunpekoak ere bai, kristau zein ikastola. Gasteizko ikastetxe guztiak bizi dira diru publikotik, diru publikotik ordaintzen diete soldata irakasleei. Baina ikastetxe pribatuek ikasleak aukeratu egiten dituzte: ikasle bertokoa hartu ohi dute. Kristautasunetik gutxi du horrek. Nazio ikuspegitik bada, zer esango dizuet ba: nik ez dut horrelako naziorik gura.

Bigarren segregatzaileak: ikastetxeak. Diru publikoarekin finantzatzen ditugu ikastetxe guztiak, itunpekoak ere bai, kristau zein ikastola

Hirugarren segregatzaileak dira egoera salatu bai, baina aldatzeko zirkinik egiten ez duten eragile sozialak. Kristau eskolak eta ikastolak aipatu ditugu. Sinplekeria izan liteke, baina nik kristau eskolak EAJrekin eta PPrekin lotzen ditut, eta ez nau harritzen segregazioaren kontra ez egiteak. Ikastolak, ostera, EH Bildurekin eta LABekin lotzen ditut, eta egoera ulergaitzagoa egiten zait: Bilduk, LABek badakite segregazioa lehen mailako arazo soziala dela, badakite haiek babesturiko ikastolek ez dutela segregazio horren kontrako lanik egiten, badakite Gasteizko ikastola pribatuetan, guztira, ikasle atzerritar bi ei daudela… baina jarraitzen dute haiek babesten. Nahiz eta Gasteizen, Araban eta Hego Euskal Herrian eskola publikoak euskaldundu duen jende gehien, ez ikastolek.

 

Hirugarren segregatzaileak dira egoera salatu bai, baina aldatzeko zirkinik egiten ez duten eragile sozialak

Azkenik, gurasoak aipatu behar dira. Umeak non eskolaratu gurasook erabakitzen dugu. Gure erantzukizuna da haientzat heziketarik onena bilatzea, baita ahalik eta gizarte justuena uztea herentzian. Bakoitzaren ardura da ikastetxe publikoa edo pribatua aukeratzea. Baina pribatua aukeratuz gero, bakoitzaren erantzukizuna ere bada dena delako ikastetxeko zuzendaritzari eskatzea segregazioaren kontrako neurriak har ditzala.

Ez du balio erru guztia Jaurlaritzari egotzi, eta norbera bertan goxo geratzeak.

Mikel Basabe
Irakaslea

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola segregazioa
Ikastetxe segregatzaile bat sortzeko lanean ari dira Nafarroako Opus Deiko familia batzuk

Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxetako ikasleen guraso talde batek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduarekin hitz egin du ikastetxe pribatua sortzeko prozedura ezagutzeko.


Eskola estigmatizaturik ez Judimendin: familia euskaradunek ere izena eman dute auzoko eskolan

A ereduko eskola D ereduko bihurtzea erabaki dute Gasteizko Judimendi auzoan, eta aurre-matrikulazioak emaitza nabarmena utzi du: orain arte profil erdalduna zuen eskolan, 2 urteko gelan izena eman duten 15 umeetatik erdia inguru familia euskaradunetakoak dira... [+]


Nerea Zubia Blazquez
"Erraz diogu ikastetxeen arteko lehia gainditu behar dela, baina errealitatean ez da hain sinplea"

Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]


Helburuetan kale eginda erditu da Hezkuntza Legea

Bilatzen zuen babes sozial eta politikoa lortu gabe argi berdea eman diote EAEko Hezkuntza Legeari, asteazken honetan Hezkuntza Batzordean. Hiru erronka zituen legeak: ikastetxe publiko eta kontzertatuen sistema duala gainditzea, ikasleen euskalduntzean jauzia ematea, eta... [+]


A eredutik D eredura igaroko da Gasteizko Judimendi eskola

A ereduko eskola D ereduko bihurtuko dute Gasteizko Judimendi auzoan, familia erdaldunen seme-alabei euskaraz ikasteko aukera emateko eta familia euskaradunak erakartzeko. "Estigmatizatuta dagoen eskola da eta buelta eman nahi diogu, auzo-eskolaren izaera berreskuratu nahi... [+]


Eguneraketa berriak daude