Sebastián Piñera: “Umiltasunez eta garbi jaso dugu txiletarren mezua”

  • Ostiraletik protestetan murgilduta dago herrialdea, Gobernuaren neurri neoliberalen aurka. Telebistaz, erreformak iragarri ditu Piñera presidenteak eta barkamena eskatu die herritarrei. Ikusteko dago iragarpenak nola eragingo duen asteazken eta ostegun honetarako deituta dauden mobilizazioetan.


2019ko urriaren 23an - 16:10
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Metroaren salneurria igotzeak eztandarazi zuen herritarren pazientzia, baina pentsioen pribatizazioagatik, osasun sistema prekarioagatik, gutxieneko soldata baxuengatik… ere atera dira kalera herritarrak, eta istilu bortitzak izan dituzte.

Herritarren erantzun masiboaren aurrean, atzera egin du Gobernuak eta metroaren salneurria ez igotzeko erabakia hartzeaz gain, bestelako erreformak iragarri ditu presidenteak. Hala nola, Oinarrizko Pentsio Solidarioa %20 igoko dute “berehala”, osasun gastuan tope bat ezartzeko eta medikamentuak diruz laguntzeko legea egingo dute eta 350.000 pesoko gutxieneko diru-sarrera sortuko dute.

Hogei bat mugimenduk greba orokorra deitu dute asteazken honetarako eta mobilizazio eta martxa ugari antolatu dituzte asteazken eta ostegun honetarako. Armadak ere kalean jarraitzen du. Ikusiko da erreformek giroa apaltzea lortuko ote duten.

Istiluak datutan: 15 hildako, 5.400 atxilotu

1990etik Txilek bizi izan dituen protestarik handienak dira egunotakoak. Gutxienez 15 pertsona hil dira jada istiluotan eta 226 zauritu. 5.400 lagun atxilotu dituzte, 10.000 polizia eta militar atera ditu Gobernuak kalera, eta 2.000 ikastetxe baino gehiago itxi dituzte.


Irakurri gehiago: Txile Nazioartea Amerika
Txile kanalean gehiago
2023ko martxoaren 20

2023ko martxoaren 20

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.