Emakumeak borrokan

Seaskak mobilizazio gehiago egingo ditu eta tokiko instituzioei engaiatzeko eskatuko die

  • Emaitzarik gabe bukatu zen asteartean Seaskako ordezkariek eta Bordeleko akademiako arduradunek egindako bilera: Frantziako Estatuak ez du ikastoletarako postu gehiago onartuko. Seaskak protesta berriak iragarri ditu, instituzio lokalei ardura eskatzearekin batera.

ARGIA @argia
2018ko irailaren 05a
Seaskaren manifestazio bat aurtengo apirilean (argazkia: Enbata).

Seaskak geroz eta ikasle gehiago dauzka, baina eskari horri erantzuteko beharko lituzketen irakasle kopurua emendatzeko trabak aurkitzen ari da Ipar Euskal Herriko ikastolak biltzen dituen elkartea. 25 irakasle gehiago beharko lituzke Seaskak; ministerioak bost eta erdi besterik ez dizkio eman.

Egoera horren aurrean, mobilizazio dinamika azkarra jarri du abian Seaskak azken hilabeteetan. Horrekin batera, blokatuta dagoen egoerari irtenbidea emateko solasaldiak izan dituzte Seaskako arduradunek, azkenekoa astearte honetan bertan. Baina momentukotz, negoziatzeko borondaterik ez dute agertu Bordeleko akademiako ordezkariek.

Horrenbestez, Seaskak mobilizatzen jarraituko duela iragarri du: larunbat honetan Pauera joango dira –joan den ostiralean ere han izan ziren, Akademia Ikuskaritzaren bulegora; baita ikuskariarekin elkartu ere, emaitzarik gabe–. Gainera, Ipar Euskal Herriko erakundeei engaiamendua eskatuko diete.

Instituzioen aldetik mugimendu batzuk hasi dira, Garikoitz Goikoetxeak Berria-n jaso duenez: Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) aztertzen ari da Seaskari aparteko diru laguntza ematea, erakunde horretako lehendakari Beñat Arrabitek euskarazko kazetari baieztatu dionez.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Seaska

Seaska kanaletik interesatuko zaizu...
Paxkal Indo, autodidakta nekaezina
"Hautetsi guztiek babesten dute Seaska, borroka hori irabazia dugu"

Baigorrin hartu gaitu Paxkal Indok, etxean, eta hitz egin dugu haren bizitzan garrantzia duten hainbat gairi buruz: musikaz, euskararen hainbat ertzez, Seaska ikastolez. Halako batean, argazkilaritza ere gustuko duela aipatu, eta gehitu du: “Gauza asko egin ditut, eta eginen oraindik”. Harentzat ez omen baitago ametsik, “ondoko egunetako proiektuak bakarrik”.


2019-03-03 | Eneko Gorri
Mende erdi

Ipar Euskal Herriko ikastolak duela mende erdi sortu ziren, guraso multzo txiki baten ausardiari esker. Bost hamarkada berantago, 4.000 ikasle inguru biltzen dira 36 ikastolatan. Azken urteetan, garapen fase batean kokatzen dira ikastolak: 2010ean ikasleen %5 ikastoletan eskolatuak ziren, 2018an %10 dira eta 2030ean %20 izango dira.

Ikastolako gurasoen soziologia asko aldatu da. Jendartea bera ere, 1969tik asko aldatu da funtsean. Lurralde honetako jende askok bezala, ikastola beti izan dut... [+]


127.000 euro behar ditu Seaskako Integrazio Batzordeak

20 urte beteko ditu aurten ahalmen urritasun egoeran diren haurren gurasoen eta lagunen elkarteak. Gaur egun, Seaskako ikastoletako 111 haur laguntzen ditu.


Zorionak, Seaska!

Elkarlanetik sortu eta bizi da Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastolen elkartea. Ospakizunetan da: 50 urte bete ditu aurten. Larunbateko ekitaldiak Euskal Herriko hainbat txokotako jendea erakarri zuen Miarritzera. Ia 5.000 lagun inguru bildu ginen Iraty Aretoan, eta bigarrenez zorionak Seaskari, antolakuntza paregabea izan zelako.


2019-01-04 | ARGIA
Seaskak kontzertu batez ospatuko du mende erdia, Berri Txarrak-en azken emanaldia izanen da Iparraldean

1969an sortu zen Seaska ikastolen federazioa. 2019. urtea mende erdia beteko du. 50. urtebetetze festaren lehen ekitaldia otsailaren 16an ospatuko dute Seaska zaleek.


2018-12-21 | ARGIA
Estatuak ukatua, EEPk partez bermatua

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) hartu du bere gain, Seaskak ikasturte honetarako premiazko dituen 4,5 irakasle lanpostuak. Frantziako Estatuaren Hezkuntza ministerioak uko egin zion ikasturte hasieran.


2018-12-05 | I˝igo Igartua
Seaskarekin negoziaketak berrabiarazteko prest azaldu da Frantziako Gobernua

Euskararen Erakunde Publikoak postuen ukapenari buruzko problematika konpontzeko dagokion 140.000 euroko aurrekontua bere gain hartzeko eskatu zion Hezkuntza Ministerioari.


2018-11-30 | ARGIA
Seaskak bere beharrak oroitarazi dizkio Benjamin Griveaux Frantziako Gobernuko bozeramaileari

Seaskako ikastolek behar dituzten irakasle postuetarako baliabideak emateko eskatu zioten atzo Frantziako Gobernuko bozeramaile Benjamin Griveauxari Donibane Lohizunen izandako bileran.


2018-11-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuko ordezkarien bisita dela-eta, Seaskak elkarretaratzea deitu du Azkainen

Frantziako Gobernuko bozeramaile Benjamin Griveaux Lapurdira etorriko da gaur, osteguna, bertako hainbat enpresari eta ordezkari politikorekin biltzeko. Bisitaren harira, Seaskak elkarretaratzea deitu du 18:30ean Azkainen, Gobernuak lanpostu berririk onartzen ez duela salatzeko.


2018-11-19 | ARGIA
'Ikaskoli': 15. urtez Eguberri saskiak saltzen ari dira Zuberoako ikastolei laguntzeko

Zuberoako ikastolei (Seaska) laguntzeko Eguberrietarako otarreak saltzen ari dira Euskal Herri osoan, 15. aldiz antolatutako Ikaskoli operazioan.  Abenduaren 10 arte egin daitezke eskariak, bai herri askotan saskion salmenta sustatzen duten boluntarioei jakinaraziz, edo baita Ikaskoli-ren webgunetik bertatik. Saskiekin batera aurten Jean Bordaxarren Ildoa disko berria ere eskaintzen dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude