ARGIA.eus

2021eko azaroaren 30a

Seaskak kolegio berria izango du Senperen

  • Udalak eskainitako 10.000 metro koadroko lursailean kokatua, 200 ikasle ingururentzako espazioarekin, ikastetxea 2023an irekitzea da asmoa. Seaskaren bosgarren kolegioa izango da.

ARGIA @argia
2021eko azaroaren 09a
Lakutik hurbil eraikiko dute ikastetxe berria / EKE

Gaur egungo lau zentroetan –Larzabale, Kanbo, Baiona eta Ziburu– ikasle guztiak hartzeko nahikoa leku ez dagoela-eta eraikiko du Seaskak ikastetxe berria Senperen, Herri Urrats ospatu ohi den lakutik gertu.

Matxin Irabola kolegioa?

Zein izen jarriko diote eskola berriari? Hainbat herritarrek Matxin Irabola bertsolariaren (Senpere, 1879-1935) izena proposatu dute, France Bleu irratiak jakinarazi duenez.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Seaska  |  Senpere

Seaska kanaletik interesatuko zaizu...
2021-10-07 | Argia
Frantziako Hezkuntza ministroari gutuna bidali diote, azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea eskatuz

Iaz sorturiko Azterketak Euskaraz kolektiboa harremanetan jarri da Jean-Michel Blanquer ministroarekin. Ikasleek baxoa eta brebeta euskaraz pasatu ahal izatea eta irakasleek euskaraz zuzendu ahal izatea nahi du Azterketak Euskaraz-ek.


Murgiltze eredua konstituzioaren aurkakotzat jo duen Frantziako Hezkuntza Ministerioaren txostena filtratu dute

2019ko uztailean osatu zuten txostena Yves Bernabe Hezkunde Nazionaleko ikuskatzaile nagusiak eta Sonia Dubourg-Lavroff Hezkunde Nazionaleko administrazioko ikuskatzaileak. Bretainiako Diwan ereduaren ikerketa bada ere, Seaskako eragileek uste dute euskal murgiltze... [+]


2021-09-06 | ARGIA
Euskalgintzaren erronkak tokikotasunetik
MULTIMEDIA - solasaldia

Iraultza Txikien Akanpada egin dute Artean abuztuaren 25etik 29ra bitartean. Bertan landu diren gaien artean euskalgintzako proiektuak eta borrokak aztertu dituzte ostiral goizean Aiaraldea Ekintzen Faktoriako Gartzen Garaiok, Errigorako Peru Aranburuk eta Ipar Euskal Herriko... [+]


Seaskak euskarazko hezkuntza aldarrikatzeko manifestazioa egingo du Donapaleun uztailaren 1ean

Kolegioko ikasleek brebeta euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuko dute ostegunean. Ekainaren 29tik manifestazio egunera arte, Amikuzeko ikastola okupatu dute.


2021-06-15 | Argia
"Brebeta azterketak euskaraz zuzentzeko bitartekoak badira, baina ez dute nahi, erabaki politikoa da"

Brebeta azterketa euskaraz egiten dute Seaskako ikasleek, baina zientzietako froga euskaraz ez dakiten irakasle frantsesek zuzendu dituzte azken bi aldietan. Aurtengo azterketak euskaraz zuzenduak izan daitezela eskatu dute Seaskako irakasleek eta desobedientziaren bidean... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude