Sare aurkeztu dute, preso eta iheslarien eskubideen aldeko mugimendua

  • Teresa Toda kazetariak eta Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak aurkeztu dute Sare herri mugimendua, Donostian. Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde egingo du sareak.


2014ko ekainaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Siglak alde batera utzita, preso zein iheslariak Euskal Herrira ekartzea ahalbidetuko duen sare ireki eta anitza osatzea dute sustatzaileek helburu.

Frantzia eta Espainiako gobernuei eskatu diete "haien legeak bete ditzatela". Halaber, sakabanaketa-politika eta espetxeetako isolamenduak desagertzeko exijitu dute, baita gaixotasun larriak dituzten, 70 urtetik gorako eta zigorren hiru laurden edo bi heren beteak dituzten presoak askatzeko ere, besteak beste.

Igandean Donostiako Zuloaga plazan egindako aurkezpen ekitaldia:

Sare herritarra twitterren: @sare_herritarra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!