Sanferminetako talde bortxaketaren auziko helegiteen gainean ebatziko du Espainiako Auzitegi Gorenak ekainaren 21ean

  • Nafarroako Auzitegi Gorenaren auziak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen du bost bortxatzaileentzat. Alde guztiek aurkeztu dituzte helegiteak: erasotuak, auzipetuen defentsa abokatuek, Fiskaltzak eta herri akusazioa osatzen duten Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak.  


2019ko maiatzaren 07an - 17:11
Sanferminetako talde-bortxaketaren epaiaren aurkako manifestazio bat (argazkia: Feministalde).

2016ko Sanferminetan emakume bat taldean bortxatzeagatik bederatzina urteko espetxe zigorra ezarri zien bost akusatuei Nafarroako Lurralde Auzitegiak, eta Nafarroako Auzitegi Gorenak berretsi egin zuen zigorra. Epaiaren aurrean helegiteak jarri zituzten alde guztiek, eta helegiteok ebazteko data jarri du Espainiako Auzitegi Goreneko Bigarren salak: ekainaren 21a.

Auziak sexu erasoengatik zigortzen ditu bortxatzaileak, eta fiskaltzak sexu erasoengatik ordez sexu delituengatik zigortu ditzaten eskatu du.

Auzia aztertuko duen aretoko presidentea Andres Martinez Arrieta izango da. Martinezekin batera, ebazpenean parte hartuko dute Ana Ferrer, Vicente Magro, Francisco Monterde eta Susana Polo magistratuek.

Auzipetutako bost gizonezkoak behin behinean aske daude, epaia irmoa izan artean hala izatea erabaki baitzuen Nafarroako Lurralde Auzitegiak.

Antzerako kasu bat epaiketara, Bilbon

Asteartean ekin diote antzerako kasu baten gaineko epaiketari Bizkaiko Lurralde Auzitegian. 2017ko urtarrilaren 14an 18 urteko emakume bat taldean bortxatzeagatik, hiru gizon daude auzipetuta. Emakumea erasotzeaz gain, erasoa mugikorrarekin grabatzea eta sare sozialetan zabaltzea leporatzen zaie.

Erasoa Bilboko Santutxu auzoan gertatu zen. Erasoa jasan zuen emakumeak salatu zuenez, diskoteka batetik ateratzean ondoezik sentitu eta konortea galdu zuen, eta esnatu zenean biluzik zegoen eta alua minduta zeukan. Ospitalean bortxatua izan zela baieztatu zioten.

Erasotzaileetako bik 20 urte dituzte, eta 28 hirugarrenak. Hiruen zigorrak batuta, 80 eta 100 urte arteko espetxe zigorra eskatzen zaie.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude