San Andres egunean musika kenduko dute barraketan, festak inklusiboagoak izan daitezen

  • Larunbatean, 17:00etatik 19:00etara bitartean kenduko dute musika, behar bereziak dituztenek barrakez goza dezaten. Horrez gain, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat txartelak banatuko dizkiete, haiek barraketan ilaran egon beharrik izan ez dezaten. Dagoeneko eskuragarri daude txartelak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 28an - 08:54
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Andramarietan hasitako bideari jarraituz, San Andres festak ere inklusiboagoak izan daitezen hainbat neurri hartu du Udalak. Alde batetik, larunbatean, San Andres egunean, musika kenduko dute barraketan 17:00etatik 19:00etara bitartean, entzumen-hipersentiberetasuna duten pertsonei "ahalik eta baldintza onenak" bermatzeko. Adierazi dutenez, Marea Urdina elkartearekin adostu dute neurria.

Beste aldetik, aniztasun funtzionala duten pertsonentzat txartelak banatuko dizkiete datozen egunetan, barraketan ilaran egon beharrik izan ez dezaten. Txartel horiek dagoeneko eskuragarri daude, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan, 07:30etik 15:30era artean.

Udalak adierazi duenez, neurrion helburua da aniztasun funtzionala duten pertsonei "festez gozatzeko aukerak erraztea" eta andramarietan hasitako bideari "normaltasuna eta jarraipena" ematea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aniztasun funtzionala
2025-07-23
Meloi saltzailea
Duintasuna

2025-03-05
Lurraldea eta arkitektura
Desgaia gai

Eguneraketa berriak daude