“Mina albo batera utzi nahi dugu, kapitalismoarentzat ez delako errentagarria”

  • Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du indarkeria kapazitista mahaigaineratzeko eta mina kolektibizatzeko. 'Ahizpa beltza' bere azken poesia liburua aurkeztu du Iruñeko Katakraken. 

Argazkia: Olaia L Garaialde
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Argazkilaritzaren eta idazketaren bidez paisaia ugari sortzen ditu Iosune de Goñik. Ibaitik, basotik eta itsasotik ibiltzea oso gustuko du, eta horiek guztiak islatzen ditu sortzen dituen lanetan. “Sentitzen dut hodeietan bizi naizela; ameslaria naiz. Txikitatik esan didate arreta beste leku batean dudala eta beste mundu batean nagoela”. Koloreekin eta argiarekin esperimentatzen, fantasiazko munduak sortzen ditu: “Argi ihesak izateko manipulatuta dauden karreteak erabiltzen ditut, eta infusioetan, loreekin egindako nahasketetan, hilekoaren odolean eta beste likido batzuetan sartzen ditut”.

Horrek errealitatetik ihes egiten lagundu baino, naturarekin gehiago konektatzen laguntzen dio: “Niretzat errealagoa da baso more bat islatzea esposizio bikoitzarekin, baso hori modu errealistan ikustea baino”. Gaineratu du narratiba “hegemonikotik” aldentzeko bidea ere badela: “Askotan galdetzen diot neure buruari nola ikusten duten mundua sorgin-orratzek edo burruntziek. Nolabait gizakiaren begirada zalantzan jarri, eta beste begiradak ere badaudela aldarrikatu nahi dut”. Kolektibizatzeko bidea ere bada: “Ez gara entitate solteak. Mundua hizkuntzaren bidez zatitzen dugu, baina erakutsi nahi dut gorputzak ez daudela horren bereizita”.

Sortzerako orduan, pertsonaletik abiatzen da oso maiz: “Egunero hamaika sintomarekin bizi naiz, eta sortzen dudan guztian gorputza dago, sentsazio onak zein txarrak”. Halere, uste du idazketa berri oro berridazketa dela: “Baldintzatuta gaude irakurtzen dugunarengatik, ingurukoengatik, eta nire kasuan, gizakitik haraindi dauden gauzengatik”. Hortaz, bizipen pertsonaletatik abiatu arren, besteenak ere ditu kontuan: “Gizarte honetan ez diegu espazioa ematen minari, sufrimenduari, gorputz desberdinei eta izateko eta pentsatzeko moduei. Desberdintasunak beldurtzen gaitu, eta mina alde batera utzi nahi dugu, kapitalismoarentzat ez delako errentagarria”.

Esan ezin diren eta kosta egiten diren gauzez mintzatzeko artea lagungarria dela dio: “Minari buruz hitz egiten dudanean, metafora pila bat erabiltzen ditut; adibidez, zulo beltz bat dudala sabelean edo animalia batek jaten dizkidala barrenak”. Halere, bere idazkera “oso lirikoa” eta “oso gordina” da: “Nahiko gardena naiz eta naturaltasunez lantzen ditut gaiak”. Hala nola indarkeria kapazitista, genero indarkeria, gaixotasunak eta suizidioa landu ditu obretan.

"Niretzat errealagoa da baso more bat islatzea esposizio bikoitzarekin, baso hori modu errealistan ikustea baino"

Orekak eta desorekak

De Goñirentzat sormen prozesuak “oso aberasgarriak” eta “ederrak” dira. Baina, aldi berean, “zailak”: “Ematen du gaixorik zaudenez sortzeko nahi beste denbora duzula, baina ez da horrela. Egun askotan ez daukazu indarrik”. Artetik bizitzea ere zaila denez, beste lan batzuk lehenetsi behar izaten ditu: “Indarra daukazunean produktiboa izaten saiatzen zara, baina arteak ez du dirurik ematen. Orduan, beste bide batzuk probatzen dituzu eta artea itxoiten geratzen da”. Horrek gorputza zamatzera eta ahal duena baino gehiago egitera eraman dezakeela uste du: “Gorputza gehiago egitera behartzen dut, eta ez luke horrela izan beharko. Hori ere arazo sistemiko bat da”.

Taldeka lan egitea ere zaila izan daitekeela sentitzen du, guztien lan erritmoen arteko oreka bilatzea kosta egiten delako: “Askotan neure burua gehiago estutzen edo azalpenak ematen aritu behar dut gaituen erritmoa jarraitzeko. Baina denek ez dute ulertzen. Horregatik batzuetan gaizki ateratzen da eta beste batzuetan ongi”.

Azkenik, nabarmendu du erreferenteak falta direla, beti hitz egiten dutelako medikuek, psikiatrek, psikologoek eta halakoek, eta albo batera geratzen direlako pertsona desgaituak, gaixoak eta beste asko. Berak erreferente asko dituen arren, kosta egin zaio horiengana iristea: “Gaixo kronikoa, desgaitua eta neurodibergentea naiz. Gauza asko ni jaio aurretik zeuden eta beti egon dira. Horregatik, jasan dut indarkeria kapazitista eta indarkeria medikoa, baina hasieran ez nekien existitzen zirenik”. Medikuek kasurik egiten ez ziotenez, bere kabuz ikertzen hasi zen. Ordutik, asko interesatzen zaio emakume eta pertsona genero disidenteek gaixotasunei buruz, neuridibergentziaz eta eromenaz idatzitako literatura. 

GORPUTZEKO ATAL BAT?

"Ehun konektiboa. Oso ohituta gaude gorputza ulertzera zatituta dauden atalak izango balira bezala. Ehun konektiboak osotasuna gogora ekartzen dit. Dena konektatzen duena da; gorputzaren itsasgarria".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gorputz hotsak
Rakel Mateo
"Ez dut saiatu ez izanaz damutu nahi"

Ideia bat argi duenean, oztopoak oztopo aurrera doa Rakel Mateo triatleta (Mungia, Bizkaia, 1975). 2001ean lan istripu bat izan ostean, ezkerreko hanka txikituta geratu zitzaion. Horren ondorioz, kirol egokitua deskubritu zuen eta hiru Paralinpiar Jokotan parte hartu du. 


Gorputz hotsak
"Bizitzaren aldeko jarrerak bigarren planoan uzten du zarata"

Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]


Gorputz hotsak
"Drag-ari esker deskubritu nuen pertsona trans bat nintzela"

“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]


Gorputz hotsak
"Kirol minoritarioetan babesgabetasun ekonomiko handia dago"

Javier Escudero Pascual (Iruñea, 1979) “poz-pozik” dago erretiroa hartuta nahi beste gauza egiteko astia duelako. Nafarroako Aspace kirol klubeko motordun aulkiko futbol taldeko jokalaria da. Duela urtebete sortu zuten taldea, eta hirugarren geratu dira... [+]


Gorputz hotsak
"Ikasi behar dugu ez dela normala izugarrizko mina izatea hilekoarengatik"

Sare sozialetako argitalpen baten bidez, otsailaren 23an, Ane Santesteban txirrindulariak (Errenteria, Gipuzkoa, 1990) endometriosia daukala iragarri zuen. Diagnostikoak lagundu egin dio ulertzen zergatik batzuetan gaizki sentitzen den bizikletan: “Kisteak aldaka okertzea... [+]


Gorputz hotsak
"Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan"

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Gorputz hotsak
"Kostarik kosta loditasuna desagerrarazi nahi duen mugimendu sozial bat dago"

Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]


Gorputz hotsak
"Mina albo batera utzi nahi dugu, kapitalismoarentzat ez delako errentagarria"

Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]


Eguneraketa berriak daude