Donostiako Decathlon saltoki handiak errotulazioak euskaraz ez dauzkalako kexa jarri du kontsumitzaile batek Behatokian. Saltokiaren erantzuna (gaztelaniaz) esanguratsua da: Erkidegoko legeak ez du jasotzen inongo inposiziorik karteldegia euskaraz jartzeari buruz. Alegia, lege betebeharrari inposizioa deitzen dio. Agurne Gaubeka Behatokiko zuzendaria elkarrizketatu dugu kontsumitzaileen legeaz argibideak eman diezazkigun.
Donostiako Decathlon saltoki handiak emandako erantzuna salatu du Behatokiak. Euskaraz errotulatzeko duen lege-betebeharra inposiziotzat jo duela azaldu duzue.
Larria iruditzen zaigu bezeroei egiten diguten gutxiespena, esatea inposaketa dela zure bezeroari helarazten diozun informazioa euskaraz zabaltzea. Horregatik zabaldu dugu gai hau.
Herrialde katalanetan lege babes handiagoa dute eta presio soziala ere bai. Gu ere, hori egiten saiatzen gara, baina lege babes handiagoa behar dugu.
Ez da Decathlonen kontua bakarrik, gero eta multinazional handiagoak ditugu gure herri eta hirietan, eta horiekiko neurri batzuk hartu behar dira. Hizkuntzen erabateko liberalizazioaz ari gara eta hor ere badugu neurriak eskatzea.
Zein ondorio izan ditzake saltoki batek legeak jasotako hizkuntza betebeharrak ez baditu errespetatzen?
2023koa da kontsumitzaileen eta erabiltzaileen lege berria, aurrekoa 2003koa da. Guk, lege berria onartu zenean, salatu genuen ez zekarrela inolako urrats berritzailerik, herritar euskaldunen eskubideak bermatzeari dagokionean. Are, 2003ko jatorrizko legearekin alderatuz gero, atzerapausoak ditu. 2023ko legea kontuan hartuta, nolabaiteko lege betebeharrak badaude EAEn, azalera handiko merkataritza zentroen errotulazioari dagokionean behintzat, baina hauek ere ez dira behar bezala betetzen. Decathlonekoa da adibide bat. Sarri ez dira betetzen, eta betetzen ez direnean ez dago ondoriorik. Hau da, 2023ko legeak hasieratik uko egin zion legearen izaera arautzailea behar bezala baliatu eta derrigortasunak ezartzeari. Ondorioz, herritarren eskubideak bermatzeko sustapena da ardatza, eta ez, ordea, legezko betebeharra. Legeari berari balio arautzailea kentzen zaio eta hori kontraesan bat da. Enpresek, bestelako gaietan, legea betetzen ez badute badituzte ondorioak, baina hizkuntza eskubideak urratzen badituzte ez. Adibidez, ez dute isunik. Horregatik, eskatzen dugu lege babes handiagoa.
Euskaraldiarekin bat egiten dute saltoki handi batzuek. Nola liteke gero halako hizkuntza eskubide urraketak egitea?
Oraintxe aipatu ditut 2023ko legearen ezaugarriak. Legearen oinarriak borondatea eta euskararen sustapena dira, ez derrigortzea. Bi oinarri horiek pintzekin hartzen ditugu enpresa handiez ari garela. Euskaraldia izan daiteke bultzada nolabaiteko neurriak hartzeko, baina enpresa handi hauekiko uste dugu lege babesa eraginkorragoa izan daitekeela. Babesa indartu eta betebehar zehatzak ezarri, zeren enpresa horietako abokatuek askotan erantzun izan digute ez dutela lege betebeharrik (Nafarroan adibidez) eta EAEn mekanismo gutxi daude betearazteko.
Bezeroek zein indar dute urraketen aurrean?
Egia da Decathlonekoa moduko erantzunak jasotzen ditugula, eta batzuetan ez digutela erantzun ere egiten. Hala ere, bezeroek badute boterea. Irungo Decathlonen autokobraketarako makinak zeuden eta euskara hautatzeko aukera zuten, baina kendu egin zituzten. Protesta egin zen eta euskararen haututa errekuperatu zen. Alcampo saltoki berri bat jarri zuten eta kanpoko errotulazio guztia gaztelaniaz zegoen. Kexak jarri zituzten bezeroek eta eragina izan zuen. Herritarrek eta kontsumitzaileek sare sozialetan esandakoek eragiten die.
Makroenpresa horiek herri txikiekin eta hizkuntzarekin duten jarrera argia izaten da, mespretxuzkoa. Jarrerok aldatzeko behetik gorako lana egin behar dugu, eta kontsumitzaileok kontzientziatu: non kontsumitzen dugun, nola, gure eskubideen nolako aitortza egiten duten kontuan hartu...
Esan duzu kontsumitzaile katalanek lege babes handiagoa dutela.
Marka handien webguneak dira adibide bat. Katalana hautatzeko aukera ematen dute, baina euskarazkorik ez daukate, eta saltokiak Herrialde Katalanetan bezala, Euskal Herrian ere badituzte. Lege babes handiagoa dute eta betebehar zorrotzagoak; eta presio sozialagatik ere izan daiteke.
Euskal Herri barruan ere diskriminazio hori ematen da, enpresa hain handiak izan gabe ere. Hizkuntza politika desberdinak dituzte EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, erantzuten dute: “Nafarroako legeak ez nau behartzen”. Oso “legalistak” dira.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]