Salmond nagusi independentziaren inguruko azken buruz burukoan

  • Astelehen gauean izan dute Eskoziako lehen ministro Alex Salmondek eta independentziaren kontrako kanpainako buru Alistair Darlingek independentziari buruzko bigarren eta azken telebistako eztabaida. The Guardian-ek eginiko galdeketaren arabera, Salmondek erraz irabazi duela uste dute herritarrek.


2014ko abuztuaren 26an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Eztabaida hasi aurreko unean, Darling (ezkerrean) eta Salmond (eskuinean) elkarri eskua ematen. (Arg.:bbc.co.uk)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Irailaren 18ko galdeketarako hiru aste falta direla egin dute azken topaketa telebistan bi agintariek. The Guardian egunkariak eztabaida bukatu bezain azkar egin zuen galdeketa eta honena arabera, herritarren %71k uste du Salmond izan zela eztabaidako garaile. Darling laboristaren nagusitasuna %29k babestu zuen.

Oro har, lau gaien inguruan garatu zen eztabaida: ekonomia, etxeko gaiak, Eskoziaren papera munduan eta irailaren 18ko erreferenduma. Zalantzati dauden boto-emaileei zuzendu ziren bi agintariak eta Salmondek azpimarratu zuen Eskoziaren interesak ez dituela inork hobeto kudeatuko eskoziarrak eurak baino.

Tentsio uneak izan ziren, Eskozia independenteak erabiliko lukeen txanponaren eta osasun sistema publikoren gaiek eraginda, besteak beste. Salmondek libera esterlinarekin batasun ekonomikoa lortzearen alde egin du, Londresek babesten ez duen aukera. Eskozia independentean, osasun sistema publikoa murrizketetatik babestuago egongo litzatekeela ere adierazi du.

Better Together (Hobe batera) kanpainaren buru Alistari Darlingek, ordea, “independentziaren arrisku eta kosteak” aintzat ez hartzea leporatu dio Salmondi. Ingalaterrarekin batasun monetarioa lortu ezean, “B planik” ez duela ere esan dio lehen ministroari.

Eztabaida osoa ikusgai


Eskoziaren independentzia kanalean gehiago
2022ko azaroaren 23
Londresen baimenik gabe, erreferendum legalik ez
Eskoziari erabakitzeko eskubidea ukatu diote Erresuma Batuko Auzitegiek

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...