Salerosketa Hezkuntzan

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hezkuntzako Legearen Aurreproiektuak lantzen dituen atalen artean, itundutako ikastetxeak hezkuntzako zerbitzu publikoaren parte gisa hartzea da bere berritasun nagusia eta kezkagarriena. Ikastetxe publikoen antzeko estatusa ematen zaie, bien izaera parekatuz trikimailu juridiko-finantzarioen bidez, “kontratu-programak”, kasu.

Era horretan, ikastetxe pribatu-itunduen eskariei erantzuten zaie. Hauek finantzaketa publiko handiagoa eta estatus berri “herrikoiago” bat lortzen dute, eufemismoz beteriko “Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publiko” batean sartuko baitira, baina titulartasun pribatuari eta ondareari eutsiz, euren -kasu gehienetan- izaera elitistarekin batera. Jokaldi trebea, iritzi publikoa nahastu nahian.

Testuan ez da kontuan hartzen gure hezkuntza-sistemak duen egiturazko anomalia, hain zuzen, eredu dual bat, publikoa eta pribatu-itundua, non sare bakoitzak ikasleen %50 inguruko proportzioan eskolatzen dituen. Sare publikoaren ehuneko hori oso urrun dago Europar Batasuneko herrialdeetan dagoen bataz besteko %80tik. Izan ere, ongi finkatutako irakaskuntza sistema publikoak dituzte, beren hezkuntza sistemetan erreferente nagusi izanik, hezkuntza inklusibo eta kalitatezkoa jasotzeko eskubidearen bermea izateaz gain. Eskola publikoa gizarte anitz eta demokratiko baten oinarrizko zutabea da desberdintasun sozialak murriztu nahi dituen herrialde batentzat, aukera berdintasuna bertatik eskaintzen duelako.

Aitzitik, aurreproiektuak onartu egiten du statu quo delakoa eta normaltzat ematen du sare pribatu-itunduaren neurrigabeko presentzia hori, lege honekin are sendoagoa izango dena. Banaketa horri zuzentzeari eta sare publikoa sustatu eta bere eskolatze-tasa pixkanaka handitzen duten neurriak hartzeari (EBko mailen antzeko gehiengo kualifikatu bat lortu arte), uko egiten dio, ordea. Horretarako, ezinbestekoa litzateke hezkuntza publikoa indartzeko Plan Estrategiko bat burutzea, finantzaketa handiagoarekin batera. Besteak beste, Eskola Maparen diseinu berri bat sare publikoari lehentasuna emango liokeena, eskola-adinean dagoen populazio osoari behar adina plaza bermatuz, baita ikastetxe publikoak udalerri bakoitzean eskola publikoa eskainiz ere. Zoritxarrez, egun ez dago horrelakorik.

Bestalde, ez da aipatzen ikasle zaurgarriak eskolaratzean sortzen den segregazioaren arazo larria -jatorria, arrazoi sozioekonomikoak edo beste edozein arrazoi dela eta-, gehienak ikastetxe publikoetan pilatzen direlako. Hala, desoreka handia sortzen da, horrek gehiegizko esfortzuak egitera behartzen duelarik. Baina ulertezina bada ere, Administrazioa geldirik eta beste aldera begiratzen du, bi sareen artean erabat desorekatutako matrikula jario hori fenomeno naturala balitz bezala, bera erantzule nagusia izanda.

Halaber, sare pribatu-itunduan gertatzen den legez kanpoko kuoten kobrantza ez da aipatu ere egiten, Lakuako baimenarekin ahalbidetzen den arren. Finantzazio irregularreko praktika hau vox populi ezaguna bada ere, badirudi inoiz ez dela gauzatu, amnistia fiskalaren antzeko zerbaitek ezkutuan gordeta geratuko baita.

Beraz, zentro publikoen eta pribatu-itunduen arteko ustezko parekotasuna erakutsi nahi da, guztiz ezberdinak izan arren, edozein analisiak frogatzen duen bezala. Nahikoa da ikastetxeen atarian jartzea eta begiratzea.

Harrigarriena eta aldi berean etsigarria zera da, Eusko Jaurlaritzak bere burua ezkerrekotzat duten indar politikoen babesa duela: publikotasunaren aldeko erakustaldia egiten dute esparru guztietan, hezkuntzan izan ezik. Zer du hezkuntzak hain ezberdin, arlo publikoa eta pribatua parekatu nahi izateko? Onartezina litzateke beste edozein esparrutan, neoliberalismoaren eredu garbiaren eredu bezala.

Osasun arloan pentsaezina litzateke antzeko egoera bat, Osakidetza eta klinika eta ospitale pribatuak parekatuko zituen lege bat, alegia. Eta paralelismoari jarraituz, noiz irakurri ahal izango dugu antzekorik Hezkuntzaren webgunean? “… Osakidetzaren helburua pertsona guztiei osasun-sistema publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa bermatzea da. Gaur egun, euskal osasun publikoa euskal gizartearen lorpen kolektiboa da, erreferentziako eredua”. Esan liteke Administrazioak ez duela bere burua ikusi nahi Euskal Eskola Publikoan, nahiz eta bere titularra eta arduradun nagusia izan.

Azken finean, lege honek hezkuntza sistema publikoaren desegite programatuaren hasiera dakar, sare pribatu-itunduaren onurarako, eskola publikoa gizarte-bazterkeria kasuak eskolatzeko ia soilik bideratuko lukeena. Eta horrelako amarruari legezko bidea emateko, 1993ko Euskal Eskola Publikoaren Legea indargabetzen da, eskola publikoa legezko estaldurarik gabe, bere kasa, utzita. Hori atzerakada larria da aitorpen instituzionalari dagokionez, ahaztu egiten delako guztion eskola dela, irekia, plurala eta desberdintasunen berdintzailea.

Bestela esanda, Euskal Eskola Publikoa urtu egiten da “Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publiko” iruzur horretan, ikastetxe pribatu-itunduen neurrira diseinatuta, egitura juridiko-finantzario berri bati esker hurrengo hamarkadetan beren etorkizun ekonomikoa diru publikoarekin bermatzeko. Paradoxikoki, lege hau pandemian zehar zerbitzu publikoen garrantzia funtsezko eremuetan egiaztatu denean iritsi da. Dirudienez, hezkuntza ez da funtsezko arloa lege hau sustatzen dutenentzat, saldu eta erosi daitekeen zerbitzu bat baizik, hezkuntza sistema publikoa baztertuta gelditzen bada ere.

 

Eli LAMARKA ITURBE, Jon MOÑUX ARGOTE eta Iñaki IZAGIRRE IRIONDO

(Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformako kideak)

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Euskal udalekuak: mundua bestela habitatu

Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


Eguneraketa berriak daude