Saharako basamortua %10 handitu da aldaketa klimatikoaren ondorioz

  • Amerikako Estatu Batuetako Maryland Unibertsitateak egindako eskala handiko ikerketa baten arabera, munduko basamortu handiena iparralderantz eta hegoalderantz hazten ari da euri falta dela-eta.


2018ko apirilaren 5ean - 14:47
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Journal of Climate aldizkariak kaleratu du artikulu batean ikerketaren emaitza. Adituek 1920tik aurrerako datuak erabili dituzte eta ziklo klimatiko naturalak ere hartu ditu kontuan ondorioak ateratzeko: denbora horretan %10 zabaldu dira Saharako hareak. Uda sasoian diferentzia are nabarmenagoa egiten da: %16 handiagoa da basamortua orain.

Zabaltze horren zati bat naturalki egin da, mundu mailako korronte eta oszilazioen zikloen eraginez, baina beste zati handi bat gizakiak eragindakoa dela garbi dute: “Afrikan joera da udak gero eta beroago izateko eta euri sasoian lehorteak gero eta ugariago, horrek zerikusia dauka berotegi-efektuko gasen handitzearekin”, adierazi du Ming Cai Zientzien Nazio Fundazioaren programako arduradunak, Ecoticias atarian irakurri ahal izan dugunez.

Aldaketa horren erakusgarri garrantzitsuenetako bat Sahararekin mugan dagoen Sahel eskualdean aurki dezakegu, Txad herrialdeak hartzen duen zingira handian: ibaietatik iristen den ura gero eta urriagoa da eta lehortzen ari da.

Ikerlariek, gainera, datuak estrapolagarriak izan daitezkeela diote eta aditzera eman dute  munduko beste basamortuetan gauza bera gertatzen ari dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!