Rojavako kurdu batek bere buruari su eman dio NBEren Genevako egoitzaren aurrean

  • Siriaren menpeko Kurdistanen bizitzen ari diren egoera salatzeko bere buruari su eman zion Genevan asteazkenean. Gizona ospitalean dago, egoera larrian, ANF hedabidearen orrialdean irakur daitekeenez.


2019ko urriaren 25ean - 10:35
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Nazio Batuen Erakundearen egoitzaren aurreko plazan eman dio su bere buruari Ali Wazir 31 urteko kurduak. Genevako poliziak jakinarazi du Wazirrek ez duela aurretiazko mezurik utzi. Orain ospitalean dago, larri, gorputzaren %80a erreduraz josita.

Rojava Turkia eta Errusiaren aldetik jasaten ari den eraso militarrak mundu osoko herritar ugari asaldatu ditu. Horregatik, Twitter bidez sortu den #RiseUp4Rojava mugimenduak Nazioarteko Erresistentzia Eguna antolatuko du. Azaroaren 2an egingo dute, Rojavako herriari babesa ematekoa asmoz. Herrialde ugarietako hiriburu nagusietan manifestazioak egingo dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-10-21
Beste bi kazetari kurduren hilketa
Turkiaren zapatako harri koxkorra

Eguneraketa berriak daude