NUP

Ramon Gonzalo izango da NUPeko errektorea

  • Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) errektore berria hautatu duen egunean bertan, unibertsitateak jakin du Espainiako Hezkuntza Ministerioak baimena eman diola medikuntza ikasketak eskaintzeko.

Ramon Gonzalo, NUPeko errektore berria / NUP

2019ko maiatzaren 10an - 09:37

Ramón Gonzalo Garcíak (Logroño, Espainia), NUPeko errektore berriak, botoen %61,27 lortu du; beste hautagai Maria Jose Beriain Apesteguiak, berriz, %38,73. 10.433 pertsona zeuden deituta hauteskundeetara: NUPekin lotura iraunkorra  duten irakasle doktoreak (391 kidetik 219k eman du botoa), gainerako irakasle eta ikerlariak (789tik 359k), administrazio eta zerbitzuetako langileak (489tik 292k) eta 8.764 ikasle. Azken horien artean, ohikoa den moduan, handia izan da abstentzioa, ia %90ekoa.

Errektore berria Seinalearen Teoriako eta Komunikazioetako katedraduna da, eta aurreko erektore Alfontso Karlosenaren zuzendaritzako kide izan da.

Medikuntza ikasketak datorren ikasturtetik aurrera

NUPen asmoa da medikuntza ikasketak datorren ikasturterako jartzea martxan, 60 ikaslerekin. Horretarako, behin Espainiako Gobernuaren baimena lortuta, Nafarroako Gobernuaren oniritzia ere jaso behar du unibertsitate publikoak, zeina oso litekeena den datorren asteko gobernu bilkuran bertan ematea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: NUP
Landa biziberritzeko praktikak

'Sustraiak Erasmus' egitasmoaren bidez landa eremuan praktikak egiteko aukera eskaintzen du NUPek. Xedea da Nafarroako despopulazioari aurre egitea.


2024-02-25 | Reyes Ilintxeta
Mikel Galar. Adimentsu naturala
"Kontuz ibili behar dugu datuak ematerakoan, baina paranoiko bihurtu gabe"

Giza adimena beharrezkoa duten ikaskuntza, arrazoiketa edota pertzepzioa bezalako zereginak egin ditzaketen sistemak sortzera bideratzen den informatikaren arloa da adimen artifiziala (AA). Horretan aditua eta aritua da Mikel Galar irakasle eta ikerlari iruindarra eta... [+]


Unibertsitateak eta hezkuntza sistemak eragindako arrakalak agerian

Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]


2022-02-11 | ARGIA
Eliza Katolikoaren baitan jazotako sexu erasoak Nafarroan: ia 60 biktima eta 31 erasotzaile identifikatu dituzte

NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikertalde batek Nafarroan Eliza Katolikoaren baitan jazotako sexu abusuak ikertu ditu. 1948 eta 1985 artean gertatutako ia 60 kasu identifikatu dituzte, 31 erasotzailek gauzatuak. Txostenaren aurkezpenean azpimarratu dutenez, horiek... [+]


2021-11-08 | Leire Artola Arin
NUPeko ikasleek manifestazioa egin dute unibertsitate euskalduna eskatzeko

Larunbatean elkartu dira Iruñeko kaleetan, ‘Euskara gaia, bada garaia! Unibertsitatea euskaraz orain’ lelopean. Gogor salatu dute euskara “hirugarren mailako hizkuntza” dela unibertsitatean.


Eguneraketa berriak daude