Landa biziberritzeko praktikak

  • 'Sustraiak Erasmus' egitasmoaren bidez landa eremuan praktikak egiteko aukera eskaintzen du NUPek. Xedea da Nafarroako despopulazioari aurre egitea.

Sustraiak Erasmus egitasmoko antolatzaileak eta parte hartzaileak.

2024ko otsailaren 27an - 10:57
Azken eguneraketa: 14:58

Herriak ezagutu, saretu eta errotu. Horiek dira Sustraiak Erasmus egitasmoaren oinarriak. NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatuta, 44 ikaslek despopulazio egoeran dauden Nafarroako herrietan praktikak egiteko aukera izaten dute. Hiru helburu nagusi ditu egitasmoak: tokian tokiko garapena sustatzea, gazteak landa eremuan errotzea eta herrien inguruko kontzientzia piztea. Nafarroako presidente den Maria Chivitek nabarmendu du despopulazioari aurre egitea “erronka handia” dela: “Egitasmoa nahitaezkoa da gazteak herrietara hurbiltzeko eta herrietako jendea, bazterrak eta aukerak ezagutzeko”.

Egitasmoa 30 urtetik beherako gazteentzako da, eta parte hartzeko bi bide daude: NUPeko edozein gradu, master edo postgradutako ikaslea izatea eta kredituen %50 gainditua izatea edo edozein unibertsitatetako titulua izatea. 450 orduko egonaldi praktikoa da, eta lau hilabeteko iraupena dauka. Ikasleek 4.320 euro jasotzen dituzte praktikengatik, baina bere gain hartu behar dituzte praktiken ondoriozko kostuak eta prestakuntza.

Praktiken egonaldia egiteko erakundeek 250 langile baino gutxiago izan behar dituzte eta despopulazio arriskuan egon behar dira herriak. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren datuen arabera, lau udalerritik bat despopulazio arrisku larrian dago.

Horrez gain, despopulazioari aurre egiteko proiektu bat garatu behar dute gazteek. Proiektuan gehiago murgiltzeko praktiketako lekua eta inguruko herriak ezagutzea gomendatzen dute, parte hartzen duten ikasle asko landa eremukoak izan arren, beste batzuentzat egunerokotasunetik “oso urrun” dagoen errealitate bat delako.

Herrietan geratzeko zailtasunak

Maite Bargillak, bere herrian, Santakarako Udalean, egin ditu praktikak: “Oso aberasgarria eta erakargarria izan da”. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza eta Nazioarteko Zuzenbidea ikasten ari da, eta ondare kulturala kontuan hartuta ekonomia eta turismoa indartzeko ikerketa bat egin du: “Oso eskertua dago”.

Orokorrean esperientzia positiboa izan den arren, ikasle batzuentzat herrietan etxea aurkitzea “zaila” dela kontatu du: “Zortea izan dut nire herrian zelako”. Horregatik, gazteek herrietan errotu ahal izateko “lan handia” egin behar dela uste du: “Herritan geratu nahi duten gazteak daude, baina ezin dute”.

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Demografia
2023-02-02 | ARGIA
Zuberoako biztanleriak behera eginez jarraitzen du

2014 eta 2020 urteen artean 350 biztanle galdu ditu Zuberoak (-%2.55). Galera handienak Maule, Barkoxe, Sohüta, Garindaine, Ligi, Mitikile, Atharratze, Bildoze, Altzai eta Montori herrietan izan dira. Haatik, zenbait herritan biztanle kopurua emeki goratzen ari da.


2023-01-12 | Euskal Irratiak
Ziburuko auzapez Eneko Aldana
"600 biztanle galdu ditu Ziburuk sei urtetan etxebizitzaren prezioaren gorakadagatik"

Azken biztanle kontaketaren arabera, Lapurdiko kostaldeko herri bakarra da Ziburu beheranzko joeran dagoena. 6.800 izatetik 6.200 biztanle izatera pasa da azken sei urteotan.


2022-07-12 | ARGIA
Munduko jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria zahartzen ari da

Hurrengo urtean India izango da munduko herrialderik populatuena, Txinaren aurretik; datorren azarorako, 8.000 milioi herritar izango ditu planetak; zortzi herrialdetan kontzentratuko da biztanleriaren hazkunderik handiena; baina oro har jaiotze tasa txikitzen eta biztanleria... [+]


2022-05-19 | ARGIA
Hiru urtetik beherako seme-alaba bakoitzeko 200 euroko diru-laguntza eskainiko du Jaurlaritzak

EAEko demografiaren beheranzko joera aldatu asmoz 2030erako estrategia aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Estrategiaren baitako ekimenen artetik azpimarratutakoen artean, seme-alaba bakoitzeko hilabeteroko 200 euroko diru-laguntza aipatu du lehendakariak. 2023an pasako da indarrean... [+]


Eguneraketa berriak daude