Nafarroako Unibertsitate Publikoak Justizia Errestauratiboko Titulua eskainiko du 2025ean

  • Bitartekaritzaren eta pertsonen arteko komunikazio zuzenaren bidez, izaera penaleko gatazka bati konponbidea aurkitzea da Justizia Errestauratiboaren helburua. NUPek eskainiko duen prestakuntza 100 ordukoa izango da eta ikasleei titulazioaren gastuen %90 ordainduko zaie. 


2024ko azaroaren 19an - 10:58
NUP
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Astelehen honetan aurkeztu dute Justizia Errestauratiboaren Unibertsitate Titulu berria Jorge Ollero Nafarroako Gobernuko Birgizarteratze, Bitartekaritza eta Justizia Errestauratiboaren Zerbitzuko zuzendariak,  Ines Olaizola NUPeko Zuzenbide Penaleko katedradunak, eta Amparo López Herrizaingo, Funtzio Publiko eta Justizia sailburuak.

Unibertsitateko prestakuntza mikrokredentziala izango da, ezagutza edo gaitasun espezifikoak lortzea helburu duen ikastaro laburra, hain zuzen. NUPek guztira Justizia Errestauratiboko 783 plaza eskainiko ditu, eta 652.271 euro bideratuko dira titulazio berri honetara. Ikasleei kostuen %90 ordainduko zaie dirulaguntzen bidez.

Ikastaroa egiten dutenek, zigor arloko bitartekotza zerbitzuetan, berrezartze-zirkuluetan eta justizia errestauratiboko beste teknika batzuetan lan egiteko aukera izango dute.

Justizia Errestauratiboko taldeetako kide diren, izan nahi duten edo kalte pertsonalak eta sozialak konpontzeko paradigma berrietan interesa duten pertsonei zuzendutako prestakuntza da NUPek eskainiko duena. Formatu malgua eta moldagarria izango duela iragarri dute, ikasle helduen beharretara egokitzeko.

Lopezek azaldu du justizia mota honi esker biktima erdigunean jartzea dela asmoa, eta haren beharrei erantzutea, beti ere, delituaren erantzule direnen “birgizarteratzea ahaztu gabe” eta egindako kaltea konpontzeko aukera emanez. 


Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Justizia kanalean gehiago
2026ko martxoaren 25
Arantzazu Beitia - Roberto Villate. “Egia eta Justizia Kermanentzat”
"Diskotekako atezainak azpikeriaz hil zuen Kerman"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...