Gazako sarraskia arbuiatzen ez duten unibertsitate israeldarrekin harremanak eten ditu NUPek

  • Gazako krimenak baztertzen ez dituen unibertsitate israeldarrekin harremanak eten eginen ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoak. Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aho batez hartu du erabakia, akordio bidez, eta ez du hartu emanik izanen. Harreman komertzialak eta akademikoak dira ekidin nahi dituenak giza eskubideak errespetatzen ez dituzten unibertsitateekin. Palestinak duen nazioarteko eskubidea errespetatuko duten unibertsitateekin ariko da bakarrik eta Gazan gertatzen ari den krimena arbuiatzen duenarekin.


2024ko maiatzaren 23an - 08:30

Gizateriaren kontrako jazarpena errefusatzen ez duenarekin ez du harremanik mantenduko Nafarroako Unibertsitate Publikoak hemendik aurrera. Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak aho batez hartu du erabakia, akordio bidez, eta ez du hartu emanik izanen.Harreman komertzialak eta akademikoak dira ekidin nahi dituenak giza eskubideak errespetatzen ez dituzten unibertsitateekin. Palestinak duen nazioarteko eskubidea errespetatuko duten unibertsitateekin ariko da bakarrik eta Gazan gertatzen ari den krimena arbuiatzen duenarekin.

Horrez gainera, Palestinako ikasle errefuxiatuei baliabideak handitzeko konpromisoa hartu du NUPek eta ikertu eginen ditu bideak Palestinako unibertsitateekin kolaborazio gehiago izateko. Giza eskubideen alde lanean ari diren UNRWA eta beste gobernuz kanpoko erakundeekin ere elkarlana eginen duela iragarri du, hausnarketarako espazioak eskainiko ditu eta eztabaida ere sortuko du bakea eta bizikidetzaren alde. Behin betiko su etena eskatzeko ekimen bateratuak ere sustatuko ditu NUPek beste unibertsitateekin eta Gazako unibertsitate zein hezkuntza erakundeen errekuperazioa eta ikasketa programak garatzen laguntzeko lan eginen duela ere adierazi du.

Unibertsitateak sinatutako akordioak jaso du, erabateko konpromisoa duela bakearekin bizikidetzarekin, justiziarekin eta giza eskubideekin eta edozein motako indarkeriaren kontrako jarrera erakutsi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Israeli boikota
Mondragon Korporazioa elkarlanean ari da Israelgo defentsa fabrikatzaile handienarekin

Mondragon Korporazioak bost proiektu ditu esku artean erakunde israeldarrekin Ahoztar Zelaietak El Salton salatu duenez. Horren bidez hiru milioi euro inguru irabaziko ditu Mondragonek.

 


2024-06-05 | Axier Lopez
Jaurlaritzaren eta Israelen arteko “lankidetza” salatu dute Bilbon

Uribe Kostako Palestinaren aldeko Khalas! elkartasun taldeko hainbat kidek salaketa ekintza egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitza barruan. Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanak azaleratu eta salatu nahi izan dituzte.


EHUko talde bat elkarlanean dabil genozidioarekin lotutako institutu israeldar batekin

Ahoztar Zelaietaren ikerketa batek argitu du EHUk lotura duela palestinarren etxeak botatzeko erabiltzen diren ‘bulldozerrak’ garatu dituen institutuarekin. Unibertsitate publikoak apirila bukaeran esan zuen harremanak etengo zituela Palestinako sarraskia espreski... [+]


2024-05-21 | Gedar
Hamabi lagun ikertzen ari dira, Castejonen CAF-Trenasaren kontra egindako protesta bat dela-eta

Asteartean deklaratu beharko dute Tuteran, ikertu gisa. Palestinan eraikitzen ari den tranbia-sarearen bidez, CAF "entitate sionistaren kolonizazioan parte hartzen" ari dela ohartarazi dute.


Israeli boikota egitera deitu dute Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Nakbaren urteurrenean

Duela 76 urte abiatutako Nakbak martxan jarraitzen duela salatu dute hiri eta herri ugaritan. 5.500 euskal herritar inguruk egin dute bat BDZk antolatutako mobilizazioekin. Larunbatean manifestazioa izango da Iruñean, 12:30ean.


Eguneraketa berriak daude