Rafael Albertiren poema euskaratu bat aurkitu dute Gasteizko aldizkari batean

  • Espainiako Liburutegi Nazionalaren funts digitalean egin du aurkikuntza poeta autodidakta batek, eta sareetan zabaldu du. Izukantza europa ziar izena du poemak; jatorriz, gazteleraz, Un fantasma recorre Europa. 1934koa da.


2023ko azaroaren 07an - 10:44

Malagako herritar batek aurkitu du Rafael Albertiren olerki euskaratu bat, Gasteizen editatzen zen 5 aldizkariak publikatu zuena 1934an. Aldizkariak lau ale baino ez zituen kaleratu, guztiak 1934an, apiriletik ekainera. Gasteizko eta Arabako berri eman ohi zuen aldizkariak, ikuspegi literario batetik, eta ipuinen bat ere sartu ohi zuten. Espainiako Liburutegi Nazionalaren funts digitalaren esteka honetan aurki daitezke 5 aldizkariaren bost aleak.

Aldizkari horren lehenbiziko alean aurki daiteke euskaraturik Rafael Albertiren olerkia, edo poemaren hondarrean aipatzen den moduan, Alberti tarr Errapel-ek idatzia. Poemak, jatorriz Un fantasma recorre Europa izenburua zuen, eta Izukantza europa ziar gisa itzuli. Itzulpenaz arduratu zena Olha izan zen.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


Aitona hil egin da?

Karmele Mitxelenak Marrubizko uda ipuina argitaratu zuen Xaguxar bilduma honetan 2022an. Liburu hartan, neska-mutiko batzuen udako abenturak kontatzen ziren. Orain, aldiz, Aitona Floren liburua istorio askoz barnekoiagoa dugu, Danel mutiko protagonistaren ikuspuntutik... [+]


2024-04-28 | Julen Azpitarte
Gangster maritxuen banda

“Gay azpitestuak beti hobetzen du film bat”
Quentin Tarantino

Juan Dos Ramos idazle eta Alex Tarazón ilustratzaile valentziarrek Gangsters Maricas: Extravagancia y Furia en el cine negro (Gangster maritxuak: nabarmenkeria eta indarkeria zine beltzean)... [+]


Eguneraketa berriak daude