'Puro Bollo', arte eszeniko lesbikoen jaialdia egingo da azaroan Bilbon

  • Bost eguneko iraupena izango du jaialdiak, azaroaren 5etik 11ra. Beraien proiektuekin jaialdian parte hartzeko interesa dutenek ekainaren 30a arteko epea daukate lanak aurkezteko.

Magda De Santo antzerkigile argentinarraren 'Inundacion' antzezlan lesbofeminista (Argazkia: Victoria Ascaso)

2018ko ekainaren 15an - 11:57

“Arte lesbiko bizien hazitegia” izan nahi du Histeria Kolektiboak eta Kankaneo bikote antzerkigileak elkarlanean antolatu duten jaialdiak. Bertan, arte eszeniko lesbikoen inguruko topaketak,  proiektuen erakustaldiak eta tailerrak burutuko dira. Lesbianismotik antzerkia, dantza, zirkoa, performancea, klowna edota beste edozein adierazpen artistiko lantzen dabiltzan norbanakoak ezagutzeko espazioa eraikitzea izango du helburu jaialdiak.

“Pieza berrien sorkuntza eta ekoizpenen gainean jartzen dugu fokua, gizartearen begirada murritza zabalduko duten haziak erein nahi ditugulako”, azaltzen dute antolatzaileek. Proiektuak aurkezteko oinarriak beraien webgunean aurkitu ditzake bere lana aurkezteko interesa duenak. Behin proiektuak jasotzeko epea itxita, antolatzaileek lau aukeratuko dituzte, eta lanak aurrera ateratzeko prozesuan laguntza eskainiko dute uda eta udazkenean zehar. Lanak azaroaren 9 eta 10ean aurkeztuko dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arte eszenikoak
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-04-12 | dantzan.eus
Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

Nola deitzen da dantzariek batak besteari ipurdian sua piztearen zirraraz jolasean aritzen diren dantza? Ba plego-dantza izan liteke, edo bizker-dantza, edo tatin-dantza sua ipurdian edo Izetz ixetukoa-Baietz ixetukoa...  Ablitasen, Baztanen, Garesen, Bardozen zein... [+]


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


Eguneraketa berriak daude