PuntuEus fundazioaren Behatokiak 2022an neurtu zituen datuen berri eman du asteartean prentsaurrekoan. Hauekin batera, Albert Cuesta, Aliança per la Presència Digital del Català erakundearen koordinatzailea eta Luistxo Fernandez, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteko lehendakaria egon dira ekitaldian. Izan ere, euskarazko .eus domeinuaren eboluzio onaren datuak emateaz gain, prentsaurrekoan azaldu dute nola, iaz Googlek emaitzak sailkatzeko modua aldatu zuenetik, espainolaren aldeko joera bat ikusten den emaitzetan, euskarazko edo katalanezko emaitzen kaltetan. Eta horrek eragina du, Euskal Herrian, euskarazko Wikipediaren orri-ikuskatzeetan eta .eus domeinua duten eduki euskarazkoen ikusgarritasunean.
Behatokiak Interneten euskarak duen egoera ikertzea du helburu, baita .EUS domeinuaren egoera eta eboluzioa aztertzea ere. Aurten, urtez urte aztertzen diren adierazleez gain, Googlen bilaketa zerbitzuak euskara diskriminatzen duela pentsatzeko zantzurik badagoen aztertu da. Eta bai, bada.
Kezkaren abiapuntuetako bat Aliança erakunde katalan berriak egindako ikerketa izan da. Albert Cuesta koordinatzaileak prentsaurrekoan azaldu duenez, bilaketak egiterako orduan Googlen algoritmoak katalanaren ikusgarritasunean duen eragina aztertu dute, eta 2022ko udaberritik aurrera, gaztelaniazko emaitzak lehenesten eta katalanez zeudenak zigortzen dabilela ondorioztatu dute. Honen eraginez, aztertutako webguneen % 66,5ean, gaztelaniazko eduki baliokideekin alderatuta, katalanaren aukerak ikusgarritasuna galdu duela ikusi dute.
Euskal Herrian, euskarazko Wikipediaren arduradunek ere antzeman dute Googlen algoritmoaren aldaketa. Bisita kopuru orokorraren joera goranzkoa izan arren jaitsiera neurtu dute hainbat alorretan. Luistxo Fernandez EWKEko lehendakariaren hitzetan, “Euskal Wikilarien Kultur Elkartean kezkatuta gaude, eduki eta kalitate gehikuntzan Euskarazko Wikipedia elikatzen ondo gabiltzan frogak dauzkagulako, eta hala ere, iaztik, alor zehatz batzuetan trafikoa galtzen ari gara. Googletik bideratutako bilaketetan dago gakoa, oso argi daukagu”.
PuntuEus-ek aztertutako laginean ere, Googlen bilaketa zerbitzuan euskara gazteleraren mesedetan diskriminatzen dela identifikatu dute, eta, ondorioz, euskarak Interneten duen ikusgarritasuna galdu duela nabarmendu dute. “Euskal erabiltzaileen bilaketei gaztelaniazko emaitzekin erantzuten die Googlek. Honek ondorio larriak ditu, euskara baztertu eta gaztelaniaz nabigatzera eramaten dituelako erabiltzaileak, euskararen ikusgarritasuna murriztuz. Orain, azterketa sakonduko dugu emaitzak euskal Interneten izan duen eragina neurtu eta hartu beharreko neurri zuzentzaileak aztertzeko”, azaldu du Josu Waliño PuntuEus Fundazioko zuzendariak.
Baina ez da dena txarra. Googlek ezarritako aldaketen ondorioak hor dira, baina PuntuEus fundazioak emandako datuetan bada alde onik ere.
Batetik, ia 15.000 domeinu direla jada .eus luzapena dutenak, hazkunde tasa sendo batekin, eta berritze tasa ere bai (domeinuen %90 inguru, iraungitze data iristean, berritu egiten dira). .com eta .es domeinuen ondoren, domeinu erabiliena da Euskal Herrian.
Euskara, puntueus webguneen %76an agertzen da, eta hau bada azpimarratzekoa, ze fundazioak Euskal Herriko webgune guztien azterketa bat ere egiten du (%90a betetzera iristen den lagun batekin), eta webgune horietan (hau da, merkatu osoan) ikusten da %14 dela euskararen presentzia. Hortaz, "arnasgune" digitala dira puntueus-ak, euskararen presentzia digitalarentzat mugarri inportante bat, %76 horrekin.
Tipologikoki, %72 webgune nagusi edo osoak markatzeko erabiltzen da .eus, eta %14 dira desbideraketak. Eta beste tipologia interesgarri bat da nork erosi izan dituen 14.000 puntueus horiek, eta gehienak enpresak dira. Susmo hedatua egon daiteke erakunde edo administrazioen esparru bat dela .eus, eta ez, %9 dira bakarrik domeinu guztien artean, grafikoak erakusten duen bezala.
Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.
Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]
Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.
'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]
Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]
Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
"Ongi etorri Iruñera" zikloa bueltan da. Urriaren 30ean hasiko da migrante eta errefuxiatuekin euskarara hurbiltzeko topaketen bigarren edizioa eta izena emateko epea irekia dago.
Mugikortasun agenteen euskara eskakizunaren sententzia salatzeko, Egiako Justizia jauregiaren aurrean elkarretaratu dira Donostian.
Ttitto Betbeder Euskararen Erakunde Publikoko zuzendari berriaren ustez kontzertazioa sustatu behar da euskalgintzarekin eta aholku batzordea biziarazi berriro.
Eztabaida gutirekin baina herriaren indarrarekin egin du bere administrazio kontseilua Euskal Kultur Erakundeak irailaren 13 honetan. 70 eta 80 elkarteen ordezkaritza hurbildu zen mobilizaziora, baina suprefeta eta DRACa gabe egin behar izan dute.
Orain Baionako merkatuko saltzaileek afitxa bidez jakinarazten dute euskaraz eta gaskoiz aritzeko prest direla. Baionako Herriko Etxeak duela bi urte abiatutako euskara plangintzaren ildotik ekintza abiatu du.
Euskal Kultur Erakundeak (EKE), Ipar Euskal Herriko euskarazko kulturaren eragile garrantzitsuenak, arriskuan dauka bere burua, eta elkarretaratze deitu du larunbaterako Uztaritzen. Frantziako Estatuaren laguntzetan 30.000 euroko murrizketa jasan dute 2025ean (udan jakinarazia),... [+]