Puigdemontek bideoz hartuko du parte Gure Esku Dagok larunbaterako antolatu duen ekitaldian

  • “Espainiako estatuaren errepresioa salatuz, urriaren 1aren izaera demokratiko, baketsu eta eredugarria” gogoratuko dute irailaren 29an Gernikan. Gure Esku Dagoko bozeramaile Angel Oiarbidek azaldutakoaren arabera, hainbat ordezkari politiko eta kulturalek hartuko dute parte ekitaldian, tartean, bideo bidez, Carles Puigdemontek.


2018ko irailaren 27an - 17:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Kataluniako erreferendumak marka sakona utzi du, baina kultura demokratiko berri baten mugarria izan da –adierazi du Oiarbidek–. Asmo politikoei erantzuteko tresna eta bide demokratikoak behar ditugu”. Gernika aukeratu dute horretarako: “Euskal Herriaren historian orbain beltz bat da Gernikako bonbardaketa, baina bakearen ikur bilakatu dugu”.

Ekitaldiaren bidez, preso politikoei, exiliatuei, errepresaliatuei eta haien senideei “elkartasun osoa” ere adierazi nahi zaie. Kutsu kultural eta politikoa izango du elkarretaratzeak eta besteak beste, Picassoren Gernika koadroaren mural erraldoia, auzolanean egina, aurkeztuko dute.

“Demokraziaren aldeko defentsa” egitera eta larunbatean Gernikara bertaratzera deitu ditu herritarrak Oiarbidek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!