Protestak Ipar Euskal Herriko eskola publikoetan, irakasle murrizketagatik

  • Ipar Euskal Herriko eskola publikoetako gurasoak protestan ari dira Lapurdin eta Zuberoan, irakasle postu berririk sortuko ez dela salatzeko. Paueko Akademia Ikuskaritza irakaskuntzako sindikatuekin bildu zen atzo, lanpostuak finkatzen dituen Eskola Kartaren nondik norakoak zehazteko; baina Ikuskaritzak, Philipe Couturaud buru, aurretik jarriak zituen neurriak aldatuko ez direla esaten amaitu du.


2013ko otsailaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Ipar Euskal Herriko eskola publikoetan protesta egiten ari dira (argazkia: kazeta. info)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

SNUIPP sindikatua da protestaren buru. Ikuskaritzaren neurriekin sare elebiduna kalteturik aterako dela salatu du sindikatuak. “Ikuskariak egiten duen proposamenaren arabera, galtzaile handiak ama eskolak izango dira”, esan du atzoko bileran parte hartu zuen Mathilde Blanchard SNUIPP-eko kideak. Pierrette Formet beste kide batek adierazi duenez, Ipar Euskal Herrian postu bat eta laurden galduko lirateke neurri honekin, azkeneko bederatzi urteetan departamentuak galdu dituen 141 irakasleei gehitu beharreko kopurua.

Neurriak eragingo dituen kalteak direla eta, hainbat protesta zabaldu dira dagoeneko Ipar Euskal Herriko zenbait lekutan. Mauleko Basse Ville eta Chéraute eskolak okupatu zituzten atzo bertara seme-alabak bidaltzen zituzten guraso batzuek, Sud Ouest-ek jaso duenez. Baionan, bestalde, Jean-Moulin eskolako gurasoek ere eskola okupatu dute gaur goizean, Kazeta.info-ren arabera. Sohütan ere okupazioak egon dira, besteak beste.

Ostegunean, guraso elkarteek osatzen duten batzordea ikuskariarekin bilduko da berriz ere. Bitartean, Eskola Karta berria salatzeko elkarretaratzea deitu dute Paueko Prefeturaren aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude