Protestak egingo dituzte salatzeko Espainiak Saharari buruzko Marokoren proposamena onartu izana

  • Asteartean elkarretaratzeak egingo dituzte Gasteizen, Donostian eta Bilbon, 19:00etan, Espainiako Gobernua: kolonialista, saltzaile! lelopean. Iruñean asteazkenerako egin dute deialdia, 19:30ean.


2022ko martxoaren 21ean - 15:34
Iruñean egindako manifestazio bat. / Argazkia: Ahotsa.info.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak ostiralean ontzat jo du Marokok 2007an aurkeztutako Mendebaldeko Sahararen gaineko autonomia proposamena. Jarrera hori salatzeko Mendebaldeko Sahararen independentziaren aldeko taldeek elkarretaratzeak deitu dituzte hiriburuetan: Gasteizen, Donostian eta Bilbon asteartean egingo dituzte protestak, 19:00etan; Iruñean asteazkenean elkartuko dira, 19:30ean.

Espainiako Gobernua: kolonialista, saltzaile! lelopean, ondorengoa aldarrikatuko dute: “Mendebaldeko Sahara ez da eta inoiz ez da Maroko izango”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!