Zazpi urteko neska baten bortxaketa eta hilketak protesta jendetsuak eragin ditu Pakistanen

  • Zainab Zinda Hai izeneko 7 urteko umearen hilketa zerrenda luzearen azken kasua da Pakistanen: familiak haurraren desagerpena salatu eta bost egunera, zabor ontzi batean aurkitu zuten bere gorpua. Bahitu, jipoitu, bortxatu eta hil egin zuten Zainab, zakarretara bota aurretik, Democracy Now atariak jaso duenez. Pakistango Kabur hirian gertatu den azken indarkeria kasua da, izan ere, urtea hasi denetik indarkeria matxistak ez du etenik izan hiriko nesken aurka: bederatzi egunean hogei haur hil dituzte.


2018ko urtarrilaren 16an - 12:34
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azken kasu honek hautsak harrotu ditu herritarren artean eta protesta jendetsuak antolatu dituzte justizia eske. Poliziak oraindik ez du hilketarekin lotutako inor atxilotu, baina susmagarriak badirela zabaldu dute hedabideek. Agintariek ikerketa bere horretan utzi ez dezaten, senideek herriaren laguntza eskatu dute. Sare sozialetan #JusticeForZainud traola erabiltzen ari dira kasua nazioartera zabaltzeko. Ekintzaileek gobernuaren jarrera salatu dute, ez baitu neurririk hartu emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko.

 

 

 


Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...