Protesta Bizkaiko baserritarrek, "The World's 50 Best Restaurants" galaren aurrean

  • The World's 50 Best Restaurants sari-banaketa galaren ataritan, The Chef's Feast ekitaldia egin dute astelehenean Atxondon (Bizkaia). Inguruko baserritarrek hainbat pankarta jarri dituzte “Diputazioak bultzatzen duen elitearentzako gastronomia ereduaren kontra”.


2018ko ekainaren 19an - 10:25

Asteartean Bilbon burutuko den The World's 50 Best Restaurants galaren aitzakian Euskal Herrira hurbildutako mundu osoko puntako sukaldariak Atxondoko haranean izan dira afaritan astalehenean, Etxebarri erretegian. Munduko “chef onenak” bildu dira bertan, afari pribatu batean.

Inguruko baserritarrek, EHKOlektiboaren izenean, hainbat pankarta jarri dituzte bertarainoko bidean. Bizkaiko Diputazioak bultzatzen duen gastronomia eredua jo puntuan, nekazaririk gabeko turismo gastronomikoa kritikatu dute eta baserritarrik gabe kalitatezko janaririk ez dagoela azpimarratu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elikadura
2024-05-06 | Jakoba Errekondo
Intsusa lore edariak

Edanari emateko prest? Uda atari hau aproposa da gero berokoak etortzean ez lehortzeko edariak destilatzeko. Hezetasunari eustea garrantzitsua da gorputzari bere onenean atxikitzeko, eta etxean sortutako mamarekin bada zer esanik ez.


Erromatar ardoa ez zein hain txarra

Antzinako erromatarrek edaten zuten ardoa gaizki egina, gorputzik gabea eta zapore desatseginekoa zela uste izan da. Baina Gante eta Varsoviako unibertsitateetako ikerlariek Antiquity-n argitaratu duten lanak uste hori  bertan behera uztea eragin du.

Antzinako... [+]


2024-05-03 | ARGIA
Ja(ki)tea, gertuko ekoizleek hasitako lana borobildu nahi duen sukaldari elkartea

Sukaldean ere tokian tokiko produktuekin lan egitearen garrantzia nabarmentzeko asmoz, Ja(ki)tea elkarteko bazkideek ezagutarazi nahi dute “euskal gastronomia tradizionala” sustatzen dihardutela euren jatetxeetan; horretarako, zenbait otordu berezi eta ikastaro... [+]


Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


2024-04-25 | Estitxu Eizagirre
"Lurra taupaka" festara deitu du Amillubi proiektuak, maiatzaren 11n

Laborantza lur emankorrak ondasun kolektibo bilakatu nahi ditu Amillubi proiektuak. Horretarako herritarren eta hainbat kolektibo eta erakunderen ekarpenak biltzen ari da eta maiatzaren 11rako egun osoko festa antolatu du Amillubin bertan, egitasmoari bultzada emateko.


Eguneraketa berriak daude