Guardia Zibilaren zitazioa jaso duten presoen senideek deklaratzeari uko egingo diote

  • Etxeratek jakinarazi du Guardia Zibilarengandik zitazioak jaso dituztela 127 senidek eta ez direla joango. Intxaurrondoko eta La Salveko koarteletara deklaratzera joateko dei egin diete. Zergatik deitzen dieten azaldu ez dieten arren, prentsaurrekoan adierazi dute uste dutela abokatuen atxiloketen harira dela.


2015eko apirilaren 21ean - 09:41
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Maider Alustizak eta Urtzi Errazkinek hartu dute hitza 100dik gora senideren babesarekin, eta haserre mintzatu dira adieraziz "senideen kontrako presio berri bat" dela. "Senideok zerbait badugu, duintasuna dugu. Ez dago ezer ankerragorik senide bat zigortzea baino, bere senide presoari mina emateko".

Senide bakoitzak idatzi bana bidali dio Guardia Zibilari adieraziz ez dela joango. "Nahikoa da! Falta zena, senideok kuartelera deklaratzera joatea! Euskal Herrian badakigu zer den kuartelera joatea". Euskal gizarte osoari babesa eskatu diote.

Hitzordua ez dela judiziala nabarmendu dute, eta epaitegietatik jaso izan balute joango zirela, baina Guardia Zibilaren bidez datorrenez, ez direla joango. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!