Preso politikoen nazioarteko eguna da gaur, apirilak 17

  • Preso politikoen nazioarteko eguna den honetan, bai Euskal Herriko eta bai mundu osoko preso politikoekiko oroimena eta elkartasuna zabaldu dute zenbait elkarte eta erakundek, horiek Covid-19aren krisi honetan bizi duten egoreraz ohartaraziz eta beren espetxealdiarentzako irtenbideak aldarrikatuz.


2020ko apirilaren 17an - 13:26
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Etxerat euskal preso politikoen senideen elkarteak zabaldu du honako mezua: "Gaur, apirilaren 17an, preso politiko guztiei eta haien senideei gure maitasuna, gure elkartasuna eta etorkizunerako itxaropen mezua helarazi nahi diegu, denok lanean jarraitzen baitugu. Etxean eta bizirik nahi ditugulako".

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak, bere aldetik, plazaratu duen agirian oroitarazi du euskal preso eta errepresaliatuen amnistiarena ezinbesteko aldarrikapena dela, azpimarratuz "pertsona hauek borrokara bultzatu zituzten arrazoien konponketa" beharrezkoa dela.

Askapena mugimendu internazionalistak gogorarazi du 2004an Euskal Herrian burutu zen Preso Politikoen Nazioarteko Konferentzian adostu zela apirilaren 17a izendatzea Preso Politikoen Nazioarteko Egun. Orduko ildo beraretik, esan dute "geure errekonozimendua adierazi nahi dugu munduko preso politikoekiko, honela munduko herrien askapen borrokak geure egiten ditugulako, eta preso politiko guztien askatasuna exijituz, herrien askatasunaren aldeko oihua lau haizetara zabaldu nahi dugulako" eta "besarkada internazionalista iraultzaile eta maitasunez bete betea" bidali die espetxe frantses zein espainoletan dauden euskal preso politiko guztiei.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!