Larunbatean Ipar Euskal Herria blokatzera deitu dute Bake Bidea-k. Hamarnaka herritarrek eta egiturek bat egin dute blokeo deiarekin eta errepide zein ekimen ezberdinetan eragina ukanen duela aurreikusten da. Erantzun gisa, ekimena debekatzea erabaki du Frantziako Estatuaren ordezkari Eric Spitzek. Parean, protesta mantentzea erabaki du Bake Bidea-k.
Ekainean iragarri zuen blokeo eguna Bake Bidea-k, Jakes Esnal eta Ion Parot preso lapurtarren askatasuna eskatu eta Frantziako Fiskaltzaren aurkako jarrera etengabea salatzeko. "Tentsioa sortuko dugu arreta erakartzeko", adierazi zuten ekimenaren aurkezpen egunean. Egunez egun giroa berotuz joan da, eta azkenik, blokeoa debekatzea erabaki du Eric Spitz prefetak. Hala eta guztiz ere, protesta mantentzen duela berretsi du Bake Bidea-k. Ipar Euskal Herri osoko errepide sarea blokeatzeko asmoa du bake prozesuaren alde dabilen egiturak eta hori "Paris mugiarazteko".
Ekimena prestatzeko lanean ari dira bakegileak eta hamarnaka herritar batuko zaizkie bihar blokeoak gauzatu ahal izateko. Hamar hitzordu leku finkatu dituzte, Baionan, Miarritzen, Bidarten, Pausun, Ziburun, Azkainen, Ezpeletan, Donibane Garazin eta Maulen.
Mediabask atariak argitaratu duenez, blokeoaren eta bere zergatiaren inguruko informazioa bidali diete Ipar Euskal Herriko erakunde eta zerbitzu publikoei, kanpinei edo ostalariei. Batetik, beren jarduna moldatzeko aukera izan dezaten, eta bestetik, ekimenaren berri ematera gonbidatuz. Eta asko dira neurriak hartu dituztenak eta blokeoak funtzionatu behar luke bihar.
Normaltasuna hautsita
Baionako Komertzio eta Industria Ganbarak enpresei ekimenaren berri eman die, larunbatean bidaiak ekiditea gomendatuz. Euskal Hiri Elkargoak kudeatzen dituen zortzi igerilekuak itxita egongo direla jakinarazi dute, “funtzionamendu baldintza normalak” ezin direlako “bermatu”. Baionako auzapez Jean-René Etchegarayk erabaki du larunbateko merkatua ostiralera aurreratzea. Anaiz Funosas Bake Bideaneko bozeramaileak Mediabask-i adierazi dio kanpinetatik deiak jaso dituztela ekimenagatik galdezka eta turismo bulegoak turistei jakinarazten ari zaikiela blokeo eguna dela larunbatekoa. “Hainbat sektoreetatik erakutsitako jarrera arduratsuak atsegin handiz harritu gaitu”, adierazi du.
Kazeta.eus komunikabideak jakitera eman duenari segi, "lege haustetzat" eta "kaltegarritzat" jo du blokeoa Pirinio Atlantikoetako prefeta Eric Spitzek. Zigorraren mehatxua ere luzatu du Frantziako Estatuaren ordezkariak: "Dena filmatua eta judizializatua izanen da. Matrikulak eta identitateak Baionako prokuradoreari helaraziko zaizkio, eta honek, zalantzarik gabe, zorroztasun handia erakutsiko du, zirkulazio askerako askatasunaren izenean". Agiri bidez jakinarazi du blokeoa debekatzeko erabakia. Hala eta guztiz ere, Bake Bidea-k mantentzen du biharkoa eta prentsaurrekoa eginen du arratsalde bukaeran.
Fiskaltza Esnal eta Paroten aurka
Frantziako Fiskaltzak Esnal eta Parot presoen aurka duen jarrera salatu eta mugiarazteko asmoz antolatu du Bake Bidea-k eta sostengatzaile diren "bakegileek". Bi lapurtarrek 32 urte daramatzate preso, eta epaileak baldintzapeko askatasuna ematearen alde agertu badira ere, prokuradoreak aurka egin du. Ostegunean aztertu dute azkenengoz haien kasua, Parisko Dei Auzitegian, eta Terrorismoaren Kontrako Fiskaltzak kartzelan mantentzea eskatu du berriz ere.
Erabakia irailaren 22an jakinaraziko dela aurreikusten da.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]