Prebarikazioagatik salatu ditu Lanbideko zuzendari nagusia eta prestakuntza zuzendaria herritar batek

  • Jasotzen zuen Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eteteko prozeduran prebarikazioa, dokumentu bat faltsutu eta estali izana egotzi die herritarrak Borja Belandia eta Juan Ibarretxeri.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre
2017ko uztailaren 04a

El Mundo egunkariak ekainaren 26an zabaldutako albistearen arabera, Gasteizko Auzitegia aztertzen ari da ea zantzurik baden Lanbideko zuzendari nagusi Borja Belandiak eta Enplegurako eta Diru-sarrerak bermatzeko Prestakuntza zuzendari Juan Ibarretxek prebarikazio, dokumentuen faltsutze eta estaltze delituak egin izanaren zantzurik baden. Delitu horiek sei urtera arteko kartzelarekin eta langile publiko gisa ezgaitzearekin zigortzen ditu Zigor Kodeak.

EAEtik ateratzea ez komunikatu izana, irizpide-tranpa

Salaketa jarri duen herritarrari DSBE eteteko prozedura urtarrilaren 19an hasi zen, lehen komunikazio ofizialarekin. Idazki ofizial labur horrek Ibarretxe eta Belandiaren sinadura zeramatzan eta argudiatzen zuen DSBEren hartzailea Frantziara joan zela 2016ko abuztuan eta irailean, Lanbideri hori jakinarazteko "obligazioa" bete gabe. Instrukzio epaitegian DSBEren hartzaileak aurkeztu duen dokumentazioa Eusko Jaurlaritzaren erregistroan konpultsatu zuen bere egiazkotasuna bermatzeko. Salaketan gehitu dute Manuel Lezertua Arartekoaren gutun bat dioena "Lanbidek ez duela betebehar hori jakinarazten, betebeharra existitzen ez delako". Juridikoki oinarririk ez duen irizpide horren ondorioz 700dik gora herritar DSBE jaso gabe geratu direla salatu dute auzitegitan hamabi gizarte eragilek.

Lanbideren lehen jakinarazpen hura jaso ostean, DSBEren hartzaileak alegazioak aurkeztu zituen, irregulartasunen berri emanez, baina Lanbidek atzera bota zituen eta errenta eten zion, martxoaren 23ko jakinarazpenak Belandiaren sinadurarekin zioen moduan. Jakinarazpen horretan, Lanbidek aldatu egin zituen edukizko bi elementu. Batetik, agiriak jarraitzen du esaten DSBE eteteko motiboa "EAEtik irten izana ez komunikatzea" dela baina ez du aipamenik egiten balizko helmuga Frantziara eginiko bidaia denik, espedientea irekitzean zehazten zuen moduan eta DSBEren hartzaileak ukatzen duena. Bestetik, desplazamendu horren data "abuztua eta iraila" zela zehazten zuen lehen jakinarazpenak, aldiz, martxoaren 23ko jakinarazpenean data "aztertutako epea" lausoak ordezkatu zuen, epe hori 2016ko irailaren 1etik 2017ko martxoko azken egunera artekoa izanik. Errenta eten ziotela berretsi ziotenean, kaltetuak oraindik ez zuen Lanbiderengandik jasoa Frantzian edo EAEtik kanpo kokatzen zuen frogarik.

Argazki-oina Lanbidek manipulatu ahal izan dion prentsako artikulua

Errenta ukatu izanaren oinarria apirilaren 25ean bidali zion kaltetuari: prentsako artikulu baten fotokopia, DSBEren hartzailea zikloturismoa egiten ageri zena. Lanbidek artikuluari gehitu zion argazki-oin faltsu bat, irailaren 3ko data agertzen zuena, baina data hori ez zen ageri ez paperezko aldizkarian ezta herri hedabide horren bertsio digitalean ere. Epaileari igorritako idatzian, kaltetuak salatu du "montaje zabar bat, hasiberri batek egingiko ebaki-itsatsia" dela Belandiaren sinadura daraman hori, eta errenta eteteko oinarria izan den hori "dokumentu aldatu eta faltsututakoa" dela. Horri gehitu behar zaio erreportaje hura, kaltetua argazkian Pirinioetan ageri zena, 2017ko urtarrilaren 31n argitaratu zela, baina errenta eten zion Lanbideren dokumentuak hamabi egun lehenagoko data duela. Kaltetuak Lanbideri eskatu dio ezagutzera emateko dokumentua manipulatu zuena nor izan zen, baina gaur arte ez du erantzunik jaso, eta horretan oinarritzen dute Belandiak estaltze delitua egin ahal izan duela.

Lanbidek ez du bestelako dokumenturik aurkeztu errenta etetea argudiatzeko, aldiz, kaltetuak "aztertutako epean" bere kontu korronte bakarrean egon diren diru mugimendu guztien berri bidali zuen Lanbidera.

Salaketa jarri duen herritarrak eskatzen du bi arduradun horien kondena, eta 60.000 euroko kalte-ordaina, ustezko delitu horietan duten ardura zibilagatik eta jasan duen kalte moralagatik.

Hainbat gizarte eragilek Lanbideren irizpideen aurka jarritako salaketa aurrera

Lanbidek ezarritako 75 irizpideetatik 28ren aurkako salaketa jarri zuten maiatzean hamabi gizarte eragilek. Gasteizko 3. Epaitegi Administratiboak tramitera onartu zuen. Dagoeneko ehunka herritar dira irizpide horietan oinarrituta DSBE gabe geratu direnak.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: DSBE  |  EAE

DSBE kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-17 | ARGIA
Argilan-Esk plataformak borondate politiko falta jo du pobreziarekin amaitzea eragozten duen arrazoi nagusitzat

Diru sarrerak bermatu eta jendarte inklusiorako EAJ eta PSEk aurkezturiko Lege Proposamenak ez duela ez pobreziarekin, ez bazterketarekin, ezta Lanbideren tratu txarrekin amaituko adierazi dute plataformako kideek.


2018-03-15 | Estitxu Eizagirre
Euskal Herriko pobreenak 65 urtez gorako emakumeak dira

1.080 eurokoa izatea gutxieneko pentsioa. Zenbaki horretan jarria du duintasunaren marra Pentsionistak Martxan plataformak. Eta larunbat honetarako manifestazio masiboak espero dira. Marra horretatik urrunen emakumeak daude, EAEko pentsioen arrakala Espainiako handienetakoa baita. Hara zer dioten datuek:


2018-03-14 | Estitxu Eizagirre
"Pobreziarik eta bazterketarik gabeko herri bat" exijitu diote Jaurlaritzari gizarte eragileek

Pobrezia eta bazterketarik gabeko herri baten alde manifestua plazaratu dute gizarte eragileek martxoaren 14an, Bilboko La Bolsa gizarte zentruan. Diru Sarrerak Bermatzeko Oinarrizko Errentaren erreformak ekar ditzakeen murrizketei aurre egiteko elkarretaratzea deitu dute martxoaren 21ean, 10:30ean Jaurlaritzaren Bilboko egoitza aurrean (Gran Via 85). Bertan, manifestua Iñigo Urkullu lehendakariari eta Beatriz Artolazabal Enplegu arduradunari bidaliko diete, Eusko Jauralitzaren... [+]


2018-03-05 | Estitxu Eizagirre
"Lanbideren aurrean biluzik" ekintza egin dute Barakaldon, emakumeen egoera salatzeko

@EcuadorEtxea-ren bideoan ikus daitezke emakumeak "biluzten" Lanbidek Barakaldoko Beurko auzoan duen bulegoaren aurrean, martxoaren 5 goizean. Berri-Otxoak taldeak eta Argitan Emakumeen Etxeak deitu duten ekintza honekin salatu dute emakumeek pairatzen dituzten prekarietatea, pobrezia eta murrizketak.


Eusko Legebiltzarra berriz ere gauza bera egitera doa

Argilan-ESK Bizkaia sindikatuko kide modura idatziriko iritzia. (Erredakzioan itzulia)


2017-06-25 | Juan Mari Arregi
Eusko Jaurlaritzak bere buruari jartzeko moduko DSBE bat

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen duten EAEko 62.924 pertsonek laster ikus dezakete euren prestazioa murriztuta –634 euro inguru pertsonako– EAJ-PSEren gobernuak PPren babesarekin sustaturiko erreforma dela-eta. Horixe salatu du berriki Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Lanbideren Bilboko egoitza aurrean; babes sozialeko sistema publiko bat ere eskatu du mugimenduak.


2017-06-14 | Estitxu Eizagirre
Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren erabiltzaileak
"Gutxiengo baten mesedetan aritzeari utzi eta herritarrak babesteko garaia da"

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformari erantzunez, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta elkarretaratzeak egin dituzte Eusko Jaurlaritzako Donostiako eta Bilboko egoitzen aurrean. Erabiltzaileek hartu dute hitza.


2017-06-11 | Estitxu Eizagirre
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan sailburuak aurkeztu dituen proposamenak

Beatriz Artolazabalek 15 egokitzapen eta bost aldaketa proposatu ditu Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan.


2017-06-02 | Xalba Ramirez
650 euro nahikoak al dira duin bizitzeko?

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformaren gainean azalpenak ematen ari zela, 650 eurorekin duin bizi daitekeela esan zuen asteazkenean Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude