Guztira 26 emakumek salaketa jarri zuten Patrick Poivre d'Arvor (PPDA) kazetari eta telebista aurkezlearen aurka, sexu jazarpena egotzita, eta horietako hamaseiren aurka kontrasalaketa jarri du PPDAk, laidozko salaketa leporatuta.
Salaketa olatua jaso du azken urteetan Patrick Poivre d'Arvor Frantziako kazetari eta telebista aurkezle ezagunak. Guztira 26 emakumek salatu zuten kazetaria, sexu-biolentziaren inguruko delituak egotzita, baina gehiago dira PPDA kazetariak erasotu dituela dioten emakumeak. 60 emakume inguruk adierazi dute PPDAk eraso egin diela, eta horietako 40k publikoki adierazi dute.
PPDAk, baina, salaketa jarri duten emakume batzuen aurka egin du, eta kontrasalaketak jarri ditu hamasei emakumeren aurka, laidozko salaketa egotzita. Hamasei horien artean dago Nora Arbelbide Berriako kazetaria. Telebista aurkezlearen aurka salaketa jarri zuen Arbelbidek iaz, 2003. urteko gertakarien harira, baina atzera bota zuten, delitua preskribatua baitzegoen; PPDAren aurkako salaketa askoren kasua izan da hau.
Nahiz eta Arbelbidek oraindik ez duen jakinarazpen ofizialik jaso, prentsaren bidez jakin du telebista aurkezleak kontrasalaketa jarri duen emakumeetako bat dela.
Berriak Arbelbideren hitzak jaso ditu, eta haren esanetan, PPDAren salaketa "misoginiaz beteta" dago: "Fama beharrean garela eta gu berataz maiteminduta ginela dio salaketan. Bete-betean harrapatzen ditu bortxaketaren kulturaren gako guztiak: guri botatzen digu errua, eta hura da seduktore boteretsua".
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Mauleko Chaumes gasnategian langile eta CGTko sindikatu ordezkaria izandako gizon baten kontrako lau salaketa dira pausaturik, eta Larraine gaineko Iratiko Txaletetan lankide ukandako bosgarren emakume batek ere gehitu du berea. Uztailaren 3an iraganen da auzia Pauen. Erasoa... [+]
Betharram ikastetxearekin lotutako sexu eta bortizkeria kasuak ikertzeko asmoz, Batzorde Ikerketa Independenteko kideek lekukotasunen bilketa abiatu dute
Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.
Akusazioa onartu, eta eragindako kalteengatik, kalte ordainak ordaindu dizkio: zigorra jaitsi diote, eta, beraz, ez du kartzelara sartu beharko. Beste gizon batek aitortu du bost urtez bikotekideari sexu abusuak egin zizkiola: zigorra jaitsi diote hamahiru urtetik laura, eta... [+]
Erasoa Loinatz jaietako azken egunean gertatu zen. Goierriko Itaiak elkarretaratze bat antolatu zuen gertakaria salatzeko.
Hiru gizonetatik bi adin txikikoak dira eta epaitegian deklaratu dute. Hirugarrenaren bila ari dira.
Bizkaiko Lurralde Auzitegiak hamahiru urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri ostean, zigorra berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Lópezek helegitea aurkeztu zuen sententziaren aurka, haren errugabetasun presuntzioa eta defentsarako eskubidea urratu zirela... [+]
Salatu dute 69 urteko gizonak hogei urtean egin zituela erasoak. Donostian bi gizon atxilotu dituzte, adingabe bat bortxatzea leporatuta; beste bi gizon ere ikertzen ari dira, talde bortxaketako parte izan daitezkeelakoan. Salaketa jarri duen adingabea Gipuzkoako gizarte... [+]