Plaentxian txip bidezko edukiontziz hasiko dira biltzen hondakin organikoa

  • Errefusa batzeko edukiontziak ipintzen hasiko dira Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatekoak bihar, eguaztena. Bizpahiru egunean hasi eta bukatuko dute prozedura. Edukiontzi grisak ipintzeaz bat, berdeak eraman egingo dituzte. Beraz, aurrerantzean txartela erabiltzea nahitaezkoa izango da organikoa zein errefusa botatzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 02an - 17:17
Plaentxian aurrerantzean organikoa bosgarren edukontziz bilduko da. (Arg.: Plaentxia.eus)

Hondakinen gaueko bilketa aprobetxatuko dute edukiontzi berriak ipini eta zaharrak eramateko, "ahalik eta modurik produktiboenean egiteko", esplikatu du Aran Dueñasek, Debabarreneko Mankomunitateko hondakin gaien arduradunak. 

Edukiontzi handienak ipiniko dituzte lehenengo, eta hurrengo bilketa egun batean txikiak. 27 edukiontzi gris ipiniko dituzte Soraluzen. Guztira, bizpahiru egun beharko dituzte aldaketa egiteko. 

Bost edukiontzi

Edukiontzi grisa ipini ondoren, bost edukiontzi bitartez batuko dira hondakinak Soraluzen, honela sailkatuta: edukiontzi grisa izango da errefusarendako, marroia organikoarendako, urdina paperarendako eta kartoiarendako, horia bilgarrietarako eta berdea beirarendako. Horiez aparte, herriko hainbat puntutan olioa, pilak eta jantziak batzeko puntuak zein edukiontziak ere badira.

Txartelak, udaletxean

Behin edukiontzi grisak ipini eta berdeak kenduta, esandako moduan, hondakin organikoak zein errefusa edukiontzietara botatzeko, derrigorrezkoa izango da txartela erabiltzea, bi edukiontzi horiek txip bitartez funtzionatuko dute-eta. Halaber, txartel bakarra erabili behar da bi edukiontziok zabaltzeko.

Soraluzen, abenduaren 21era bitartean egon ziren hondakin bilketa sistema berrirako beharrezko materiala herritarrei banatzen: kuboa, konpostatzeko poltsak, edukiontzia zabaltzeko txartela eta informazio esku-orriak.

Jasotzeko epea bukatuta, baina, txartela-eta jasotzeko falta ziren 527 etxebizitzetatik (lehenago apuntatu barik zeudenak) 120 bakarrik pasa ziren txartela eskuratzera. Hori bai, lehenagotik, 1.428 bizilagunek dagoeneko erabiltzen zuten edukiontzi marroia: 1.405 etxebizitzak eta 23 komertziok.

Txartela eskuratu barik dutenak udaletxetik pasa daitezke eta Ingurumen teknikari Nekane Jauregiri eskatu.

Albiste hau Plaentxia.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


Zubietako erraustegiaren egoera Europako Parlamentura eramango du Ezker Anitzak

Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]


Eguneraketa berriak daude